Anfion

Greziar mitologian Anfion[1] Zetoren anaia bikia eta Zeus eta Antioperen semea da.

Anfion
Amphion and Zethus (en) Itzuli
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaZeus
AmaAntiope
Ezkontidea(k)Niobe
Seme-alabakSipylus (en) Itzuli, Amyclas (en) Itzuli, Meliboea (en) Itzuli, Alphenor (en) Itzuli, Damasichthon (en) Itzuli, Ismenus (en) Itzuli, Tantalus (en) Itzuli, Phaedimus (en) Itzuli, Ilioneus (en) Itzuli, Amphion (en) Itzuli, Neaera (en) Itzuli, Amaleus (en) Itzuli, Archenor (en) Itzuli, Archemorus (en) Itzuli, Astycrateia (en) Itzuli, Astynome (en) Itzuli, Astyoche (en) Itzuli, Chias (en) Itzuli, Cleodoxa (en) Itzuli, Klytia (en) Itzuli, Etodaea (en) Itzuli eta Eupinytus (en) Itzuli
Anai-arrebakZethos (en) Itzuli

Beste mitologia batzuetan ez bezala, non bikiek euren arteko izaera ezberdina adierazten duten, zintzotasuna gaiztotasunarekin edo norberekoikeria altruismoarekin orekatuz, Anfionek eta Zetok guztiz kontrakoa irudikatu zuten, anaien arteko ulermenaren eredu izan ziren, euren arteko leiha beharrean, konpentsazio eredua ziren: Zeto, indarrezko lanetan nabarmentzen zen bitartean, Anfion, delikatua zen, musika eta artean interesatua.

Hermes izan zen bere jagolea, esaten denez, jainkoak propio oparitu zion lira bat eta jotzen erakutsi zion, eta hain ondo egiten zuen, ze, Tebasen eraikuntzan (berak eta bere anaiak sortutakoa eta non biak elkarrekin erregeak izan ziren) Zetok bloke astunak eraman behar zituen bitartean, Anfionek egiten zuen bakarra, bere lira jotzea zela, modu batean, ze harriek jarraitu egiten zioten eta euren tokian jartzen ziren.

Anfion Nioberekin ezkonduta egon zen, Lidiako erregearen alaba, norekin seme-alaba mordoa izan zuen. Zoritxarrez, zortea ez zen bere aldeko egon, eta bere seme-alaba guztiak oso modu tragikoan hil ziren.

Bere zoritxarreko historia gora-behera, Anfion erotu egin zen eta Tebaseko Apoloren tenplua suntsitu nahi izan zuen bere amorrua askatzeko, baina jainkoak, honegatik, zigortu egin zuen Tartaroan.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk

  • Argonauta bat, mazedoniarra, Pellakoa, Hiperaspio eta Hipsoren semea (Higinio Fabulak 14 Valerio Flako i.367)
  • Akaiar bat, Eliseko epearren komandantea (Homero Iliada xiii 692)
  • Zentauro bat, Foloren ardoa arpilatzen saiatu zena eta Heraklesek hil zuena (Diodoro Sikulo iv. 12.7)
  • Troiako Zaldia eraiki zuen Epeo arkitekto ospetsuaren lagun bat. Eneasen esku hil zen (Esmirnako Kinto x. 111)
  • Zazpiak Tebasen aurkako defentsore bat (Estazio Tebaida ix. 778)

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.