Anfiktion

Anfiktion (antzinako grezieraz Aμφικτύων, Amphiktýôn) greziar mitologian, Deukalion eta Pirraren bigarren semea izan zen, Helen, Protogeneia, Pandora II, Orestes eta Tiaren anaia. Beste tradizio batzuek, Atenasekoa bertakoa egiten dute.

Anfiktion
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakAmphictyon (en) Itzuli
Familia
AitaDeukalion
AmaPirra
Ezkontidea(k)Cranae (en) Itzuli
Seme-alabakItonus (en) Itzuli eta Physcus (en) Itzuli
Anai-arrebakHelen

Anfiktion, Termopiletako herriko erregea izan zen eta Atenaseko errege zen Kranaoren alaba batekin ezkondu zen. Ondoren, Kranao bera kendu zuen tronutik, eta Anfiktionek bere burua izendatu zuen Atenaseko erregetzat, hamar urtez gobernatuz. Delfoseko Anfiktionia sortu zuen. Kontseilu anfiktionikoaren egoitzatik gertu, Anfiktionen aintzako tenplu (heroon) baten hondakinak aurkitzen ziren.

Eriktoniok, Atenas bertako beste errege batek bota zuen Anfiktion Atenaseko tronutik

Iturriak

  • Apolodoro, Liburutegia, I, 7, 2; III, 14, 6.
  • Pausanias, Greziako deskribapena, I, 2, 6, I, 14, 3; V, 1, 4.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.