Anfibolita

Anfibolita arroka metamorfiko eta igneo mota bat da, nagusiki anfibol mineralez osatua dagoena.

Anfibolita
Mineral infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Anfibolita
Arroka metamorfikoa
Mineral garrantzitsuak Anfibolak
Plagioklasa
Dentsitatea ~3 g/cm3
Maximoa 3,14[1] g/cm3
Minimoa 2,79[1] g/cm3

Hornblendita hitza, modu ohikoagoan erabiltzen da modu mugatuan arroka igneoentzako. Hornblenda anfibolentzako gehiago erabiltzen da. Anfibolita metamorfikoak, igneoak baino ugari eta aldagarriagoak dira, ohi testura latz edo ertainezkoak direlarik eta hornblenda eta plagioklasaz osatuak daude.

Basaltoa eta gabroa bezalako arroka igneo primarioak, anfibol arrokekin lotuta egon daitezke.

Anfibolita faziesa

Anfibolita faziesak, arroka metamorfikoen sailkapenari dagozkien faziesen banaketa nagusietako bat da, tenperatura eta presio altu edo ertainetan eratutako arrokak hartzen dituena (gehienez ere 510 °Cko tenperatura).

Intentsitate gutxiagoko tenperatura eta presioek epidota-anfibolita fazieseko arrokak sortu zituzten, eta intentstiate handiagokoek granulitako faziesekoak. Anfibolak, diopsidoak, epidotak, plagioklasak, wollastonitak eta granate mota batzuk, orokorrean anfibolitazko faziesetan aurkitzen diren mineralak dira.

Zabalki banatuak daude Aurrekanbrikoko gneisetan, eta, ziuraski, mendi tolesduren zatirik sakonenetan eratu ziren.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.