Aneto
Aneto[1] Pirinioetako mendi gorena da, 3.404 metroko garaierarekin. Halaber, Espainiako tontorrik altuenetan hirugarrena da, Teideren eta Mulhacenen ondoren.
Aneto | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.404 m |
Prominentzia | 2.812 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°37′52″N 0°39′24″E |
Honen parte da | Maladetako mendigunea |
Mendikatea | Pirinioak |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Comarca of Aragon | Ribagorza |
Udalerria | Benasque-Benás |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1842ko uztailaren 20an Albert de Franqueville, Platon de Tchihatcheff, Pierre Sanio, Pierre Redonnet, Jean Sors eta Bernard Arrazau mendizaleek egina |
Ohiko bidea | Renclusako aterpetxetik atera, Anetoko glaziarra igaro eta iparraldeko aurpegitik gorantz doana |
Luberri | Luberri |
Geologia | |
Material nagusia | Granito |
Maladetako mazizoan dago, Benasqueko udalerrian, Huescako probintzian (Aragoi), Posets-Maladeta parke nazionalean.
Lehen igoera
Anetoko lehen igoera 1842ko uztailaren 20an izan zen Platon de Tchihatcheff eta Albert de Franquevilleren eskutik, bata militar errusiarra eta bestea botaniko normandiarra. Lehen eski igorea Robach y La Falissek 1904ko apirilak 8an lortu zuten. Igo zen lehen emakumea Marshall andrea izan zen 1848ko uztailaren 14an.
Glaziarrak
Anetoko iparrean Pirinioetako glaziarrik handiena aurkitu dezakegu, 100 hektarearekin 2.810 metrotik gora.
Igoerako bideak
Normalean bi bide erabiltzen dira Anetoko gailurrera heltzeko:
- Bide arrunta (Renclusatik).
- Koronasetik (Koronaseko iboietatik).
Ikus, baita ere
- Pirinioetako hirumilakoen zerrenda
- Aneto (jainkoa)