Anerdi
Anerdia edo erregua[1] aleetarako edukiera-neurria da, sei lakariren baliokidea, anega-erdia hain zuzen ere[2].
Neurria
Anerdiaren neurria ez zen zehatza eta herriz herri aldaketa txikiak zituen. Fermin Leizaola etnografoak «Donostiako anega bat Gipuzkoakoa baino hamarren bat handiagoa zen» dio. Gipuzkoan, anega bat garik 48-44 kilo zituen -udako edo neguko gariaren arabera-. Anerdia, hortaz, 24 kilo zen[3].
Gaztelan almud zuen izena. Hitza andalustar arabierazko almúdd hitzetik dator. Hispanoamerikan oraindik unitatea erabiltzen dute.
Erreferentziak
- Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Erregu. .
- Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Anerdi. .
- Lasa, Irune. (2009-11-18). «Neurriari neurri bila» Berria.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.