Anega
Anega antzinako edukiera-neurria da, zerealetarako erabiltzen zena; hamabi lakariren baliokidea da, eta baita neurri horretan sartzen den ale-kopurua ere.[1]

Neurria
Anegaren neurria ez zen zehatza eta herriz herri aldaketa txikiak zituen. Fermin Leizaola etnografoak «Donostiako anega bat Gipuzkoakoa baino hamarren bat handiagoa zen» dio. Gipuzkoan, anega bat garik 48-44 kilo zituen -udako edo neguko gariaren arabera-. Anerdia, hortaz, 24 kilo zen. Haren erdia, 12 bat kilo, gaitzeru batean sartzen zen, eta azken horren laurden bat, hiru bat kilo, hartzen zuen lakari batek[2].
Gaztelan fanega zuen izena eta 55,5 litro zuen. Hitza arabierazko faníqa (arabiera klasikoan fanīqah lurra garraiatzeko zakua da) dator. Gaztelaniaz, azalera-unitate moduan erabiltzen bazuten ere, euskarak bi hitz ditu: golde lurra hain zuzen ere.

Erreferentziak
- Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Anega. .
- Lasa, Irune. (2009-11-18). «Neurriari neurri bila» Berria.