Ane Maruri
Ane Maruri Basterrika (Lekeitio, Bizkaia, 1996ko martxoaren 6a) bizkaitar dantzaria eta irakaslea da. 2022an Lekeition San Pedro egunez Kaxarranka dantzatu zuen lehen emakumea izan zen.[1][2][3]
Ane Maruri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lekeitio, 1996ko martxoaren 6a (28 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria eta irakaslea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Biografia
Hezkuntza bereziko irakaslea da Markinako ikastolan. Sei urte zituela hasi zen dantzan,[4] eta Etorkizuna taldeko partaide da. Marurik 2022ko maiatzaren 15ean Zamudion ospatu zen Bizkaiko Dantzari Egunean[5][6] dantzatu zuen Kaxarranka, baina San Pedro egunez, herriko jai nagusian lehen aldiz dantzatu zuen bere jaioterrian 2022ko ekainaren 29an. Kaxarranka XV. mendeko Euskadiko dantza bakarra, jatorriz kostaldeko hiribildukoa den dantza, Lekeitioko arrantzaleek beren kofradiako patroia ohoratzeko erabiltzen duten dantza da.[7][2]
Ane Marurik Asier Uskola ordezkatu zuen, aurreko bi hamarkadetan sinbolismo handiko ekintza horren protagonista izandakoa lesionatuta baitzegoen. Maruriren helburua ez zen mendeetako tradiziorik haustea, baizik eta iragana, oraina eta geroa, historia eta gaurkotasuna uztartzen laguntzea. Sortutako ikusmina izugarria izan zen. Izan ere, aurreko berrogeita hamar urteetan bi gizon baino ez ziren igon arraunlariek eta Isuntza Arraun Elkarteko neskek eramandako kutxatilara. Pedro Murelagak 33 urtez dantzatu zuen 2003ra arte. Ondoren, Asier Uskolak hartu zuen txanda. 19 edizio egin zituen, eta, uzteko asmorik ez bazuen ere, hankako lesio batek ikusle bihurtu zuen 2022an.
Herritarrek, arrantzaleek eta udal-agintariek begi onez ikusi zuten emakume batek San Pedroren giltzekin bordatutako txistera eta banderatxo gorria hartzea, XV. mendeko balio kultural handiko ohitura baten errepertorioa betetzeko eta lekeitiarrek intentsitate handiz bizi zezaten. Neskek jada eskatu zuten pausoa, eta eguneko protagonistak emakume izena izan zuen lehen aldiz.
Etorkizuna dantza-taldekoek, errelebotan dantzatzea proposatzen dute, hau da, urtero dantzaririk prestatuenak dantzatzea, neska edo mutila izan.
Kaxarranka
Kaxarranka XV. mendeko Euskadiko dantza bakarra da, jatorriz kostaldeko hiribildukoa, Lekeitioko arrantzaleek beren kofradiako patroia ohoratzeko erabiltzen dutena.
Kaxarrankaren lehen emanaldia eguerdian izan zen, portuko ermita txikiko santuaren irudiaren parean. Ehun kilotik gorako eta 40 zentimetroko zabalera duen kutxatila baten gainean dantzatzen da, zortzi gaztek, lau alde bakoitzean, kutxatila daramatela.
Ane Marurik, aurreko urteetan legez, hiru pieza klasiko dantzatu zituen: 'zortziko' bat, 'fandango' bat eta 'arin arin arin' bat, ondoren kofradiaren aurreko zelaigunera joateko. Azken emanaldia plazan izan zen.
Ekitaldi horrekin, Lekeitiok irudikatzen du nola aldatzen zen maiordomoa, urte osoko arrantzaleen irabaziak zehazten zituzten ondasunak eta dokumentuak zaintzeaz arduratzen zena, kutxa barruan gordetzen baitziren. Antzinako kutxatzarra bera da, arreta handiz zaintzen dena, batez ere bere estalkia, dantzariak irristatzeko beldurrik izan ez dezan.
Emakumezkoen aurreskua
1975ean Etorkizuna dantza-talde bereko emakumeek emakumezkoen aurreskua dantzatu zuten berreskuratutako pieza bakarra. Zortzi edo hamabi neskak dantza egiten dute, eta horiek, aldi berean, beste horrenbeste gizonezko ateratzen dituzte ikusleen artetik.
Parekidetasuna
Antzar egunean eta Emakumeen aurreskuarekin, emakumeek aurrera pausua emana zuten. 2022an San Pedro egunean parekidetasunerako pausua borobildu egin zuen Anek tradizio handiko Kaxarranka dantzatuz. Berdintasuna erakusteko modu bat izan zen.[8]
Erreferentziak
- «Ane Maruri Lekeition San Pedro egunez kaxarrankea dantzatu dauen lehenengo andrazkoa» www.bizkaiairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-29).
- «Ane Maruri hace historia por ser la primera mujer en siglos en bailar la tradicional 'Kaxarranka' de Lekeitio» MSN (Noiz kontsultatua: 2022-06-29).
- «Ane Maruri hace historia al convertirse en la primera mujer que baila la Kaxarranka de Lekeitio» EITB 2022-06-29 (Noiz kontsultatua: 2022-06-29).
- SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-06-29). «Ane Maruri, 26 urtekoa, Lekeition Kaxarranka dantzatu duen lehen emakumea» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
- «Los dantzaris de Bizkaia recuperan en Zamudio su día grande | Dantzanet» www.dantzanet.net (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
- «Pandemia hasi zenetiko lehen Dantzari Eguna, etzi Zamudion» Bizkaiko Hitza 2022-05-13 (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
- (Gaztelaniaz) «Una mujer protagonizará por primera vez la 'Kaxarranka' de Lekeitio» El Correo 2022-06-27 (Noiz kontsultatua: 2022-06-29).
- «Ane Maruri: 'Aldaketak eman behar dira derrigorrez, berdintasunera ailegatzeko'» EITB 2022-06-28 (Noiz kontsultatua: 2022-06-29).
Kanpo estekak
- Ane Maruriren bideoa 2022.06.28: Aldaketak eman behar dira derrigorrez berdintasunera ailegatzeko.
- Ane Maruri Lekeition Kaxarranka dantzatu zuen lehen emakumea. YouTube Bideoa, 2022.06.29