Ane Labaka

Ane Labaka Mayoz (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1992ko abuztuaren 8a) bertsolaria, idazlea, gidoilaria eta genero ikuspegia txertatzen duen ikerlaria da.

Ane Labaka

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAne Labaka Mayoz
JaiotzaLasarte-Oria, 1992ko abuztuaren 8a (31 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta maisu/maistra
Lan nabarmenak

Twitter: anepirata Literaturaren Zubitegia: 1034 Edit the value on Wikidata

Bizitza

UPV/EHUn Euskal Ikasketetako Gradua bukatu zuen 2016an Gasteizen. Egun, euskara irakasle, itzultzaile, hezitzaile eta bertso-eskolako irakasle bezala dihardu. Lasarte-Oriako bertso-eskolako eta Donostiako Dokako bertso-eskolako partaidea da.[1]

UPV/EHUn Gizarte Antropologia masterra ikasi zuen eta Bertsolaritzan garatutako umorea(k), genero ikuspegitik ikerketa burutu zuen amaiera lana gisa. Bertan sexu-genero sistemaren eragina aztertu zuen bertsolaritza, umore, emakume eta botere harremanen arteko loturak aztertuz. Bere bizipenak aipatzeaz gain, 11 emakume elkarrizketatu zituen: Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Amaia Agirre, Bea Egizabal, Nerea Elustondo, Aitziber Garmendia, Idoia Torregarai eta Irantzu Varela.[2][3] 2019an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala jokatu zuen.

Ikasketa Feministak eta Generokoak masterra bukatzean, berriz, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea aztergai, genero-ikuspegitik izan zuen ikergai.[4][5]

Txakur Gorria kolektiboko kidea da Ane Labaka eta 2019an Gure Eskuk abiatutako Tripontzia komiki digitala idatzi zuen Nerea Ibarzabalekin batera. Protagonista ezberdinak dituzten zazpi istoriok osatzen dute komikia, eta burujabetzaren norabidea eguneroko erabaki txikietan hartzen dela irudikatzen du lanak.[6]

2023an argitaratu zuen lehen eleberria, Barraskiloek baino bat gehiago. 10 urteko haur baten ahotsetik kontatu du istorioa. Sukaldeko mahaian, gurasoek banandu egingo direla jakinarazten dioten unean hasten da istorioa. Uxue Razkin Ereineko editoreari album ilustratu gisa eman zion bi urte lehenago, eta elkarrekin egin zuten bide gozagarri horretan nobela bihurtu zen.[7]

Lorpenak bertsolaritzan

Sariak:

Literatura

Argitalpenak

Ane Labaka Mayoz "Barraskiloek baino bat gehiago" aukezten. Durangoko azoka, 2023

Sariak eta errekonozimenduak

  • 2017an Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Laboa Katedrak esleitutako ikerketa proiektu saria, doktore tesietarako bidea sustatzekoa.[14]
  • 2018an Maria Goyri saria, genero ikuspegia barne hartzen duten UPV/EHUko master amaierako lanei emandako saria.[15]
  • 2018an Markina-Xemeingo Udalak antolatuzen duen XII. Peru Abarka Album Lehiaketaren idazlan irabazlea.[16]

Erreferentziak

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ane Labaka Mayoz» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
  2. «Irriak norabide berean kolpatzen duenean beti...» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
  3. Garate, Miren. ««Esperimentatzeko eremu izugarria daukagu umorean»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
  4. Labaka Mayoz, Ane. (2018-10). 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea aztergai, genero-ikuspegitik.  doi:http://hdl.handle.net/10810/29023. (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
  5. «Askotariko ikerketak, bertsolaritzaren inguruan» Mintzola (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
  6. Alzuru, Jone Bastida. ««Hitzetatik ekintzetara pasatu gara komikian»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  7. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-10-06). «10 urteko haur baten ahotsetik kontatu du Ane Labakak ‘Barraskiloek baino bat gehiago’ nobela» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  8. ZIRRIKITUETAN
  9. Biain, Aitor. «Umorearen zauriaz, feminismotik» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  10. Labaka Mayoz, Ane 1998-. Ezpainetakoa. ISBN 9788491093435. PMC 1084517231. (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
  11. «'Ezpainetakoa', helduentzako album iradokitzailea» El Diario Vasco 2018-11-10 (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
  12. [https://susa-literatura.eus/liburuak/ganb16 Erradikalak Ane Labaka Mayoz / Beatriz Egizabal Ollokiegi, 2022]
  13. Alzuru, Jone Bastida. (2023-10-14). «Neskato bat familia ereduez gogoetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  14. «Baditugu aurtengo deialdiko sarituak» Mintzola (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
  15. «Maria Goyri saria jasoko du Ane Labakaren ikerketak» Mintzola (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
  16. «Ane Labakaren "Ezpainetakoa" idazlanak irabazi du Peru Abarka Album Lehiaketa - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2018-04-24 (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.