Ane Hernandez

Ane Hernandez Sanchez (Sestao, 1990eko urtarrilaren 18a) euskal arraunlari onenetakoa da, bost aldiz irabazi baitu Kontxako Bandera eta beste bost aldiz Traineruen Liga, denak ere San Juanekin.

Ane Hernandez
Bizitza
JaiotzaSestao, 1990eko urtarrilaren 18a (34 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria
Ane Hernandez bateleren artean Kontxako garaipena ospatzen.

Kirol ibilbidea

Sestaoarra izanik Kaiku Arraun Elkartean hasi zen arraunean[1] eta 2014an Bateleren taldean sartu zen, Pasai Donibanen. Traineru arroxak jokatu beharreko ia guztia irabazi zuen 2014 eta 2018 artean. Bost urte horietan Kontxa eta Liga guztiak, Zarauzko eta Getxoko bandera guztiak eta haibat txapelketa ere irabazi zituen, denetan Ane Hernandez arraunean ari zela.[2] 2018ko denboraldia amaitzean desadostasun handiak izan ziren taldeko zuzendaritzarekin eta arraulari gehienek alde egin zuten klubetik, tartean Hernandezek ere bai.

2019an Deustuko Tomatera traineruan aritu zen.[3]

Taldeak

TaldeaUrteak
Kaiku2009-2013
San Juan2014-2018
Deustu2019-

Palmaresa

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) kaikuadm. Nuestra remeras, también en la Liga EuskoTren | CDR Kaiku AKE. (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  2. (Gaztelaniaz) «Las bateleras ya son pentacampeonas» El Diario Vasco 2018-08-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  3. (Gaztelaniaz) «Los Remeros» Deustu Arraun Taldea (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.