Ane Garcia Lopez
Ane Garcia Lopez (Hondarribia, 1994) itzultzaile eta abeslari gipuzkoarra da.[1]
Ane Garcia Lopez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hondarribia, 1994 (29/30 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea eta abeslaria |
June Jordanen poesia-bilduma bat itzuli du Munduko Poesia Kaierak egitasmoaren baitan, eta 2020an argitaratu du lana Susa argitaletxeak[2].
Bestalde, Lurra musika-taldeko abeslaria izan da, 2011 eta 2017 bitartean.[3] Iñigo Muguruzaren (Kortatu, Negu Gorriak) ikaslea zen Ane; haren ahotsak liluratu zuen, eta Carlos Zubikoa (Apurtu, Sagarroi) eta Ander Larrañagarekin batera Lurra taldea sortzea erabaki zuten.[4]
2016tik aurrera, Eider Perezekin aritu da hitz esaneko proiektuetan, 2022tik Mejillon Tigre izena hartuz eta Ane Zubeldia goitizena erabiliz.[5] [6]
Argitalpenak
Liburuak
- Munduko Poesia Kaierak: June Jordan (Susa, 2020).
- Raewyn Connell: Maskulinitateak (Jakin eta Elkar, 2022).
Bestelako argitalpenak
- Eunice de Souzaren bi poema: Emakumeei aholkua eta Autobiographical. Armiarma.eus-en argitaratuta daude.
- Warsan Shireren poema bat: Maitatzen zailak diren emakumeei. Armiarma.eus-en argitaratuta dago.
- Friedrich Engelsen saiakera bat: Etxebizitzaren auzia, Katakrak argitaletxearen eskutik.[7]
Erreferentziak
- «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-07).
- Irizar, Itziar Ugarte. «Farrokhzad eta Jordan batu dira Munduko Poesia Kaieren bildumara» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-07).
- «Lurra» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-07).
- all_powerful_Oz. «Ane Garcia (Lurra): "Jendeak alferrikako musika asko sortzen du"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- «Mejillon Tigre kolektiboa | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
- (Gaztelaniaz) Satrustegi, Iñigo. (2022-11-29). «'Hitz esana' emanaldia prestatu dute Eider Adeletxek eta Ane Zubeldiak» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
- Alzuru, Jone Bastida. (2023-11-17). «Engelsen 'Etxebizitzaren auzia' liburua kaleratu du Katakrakek» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.