Ane Bergara

Ane Bergara Artieda (Bera, Nafarroa Garaia, 1987ko otsailaren 3a) futbolaria da. Defentsako postu anitzetan (hegal, zentral eta pibotean) aritu da.

Ane Bergara

Bizitza
JaiotzaBera, 1987ko otsailaren 3a (37 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta irakaslea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Lagunak2002 / 2005
Reial Club Deportiu Espanyol2005 / 2011
Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioa2006 /
Real Sociedad2011 / 2015
Bartzelona Futbol Kluba2015 / 2017
Athletic Club2017 / 2018
Marino Fútbol Club2018 / 2019
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Altuera1,71±0,001 metro

Irakasle ikasketetan eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua da, eta Fisioterapia ikasketak ere baditu.

Datu teknikoak

Altuera: 1.70 m.

Pisua: 70 kg.

Posizioa: atzelaria.

Ibilbidea

Zazpi urte zituela Hendaiako Englantis futbol eskolan hasi zen, taldeko neska bakarra zen eta bertan bost urte eman zituen. Ondoren, Gure Txokoa izeneko hondartza-taldera pasatu zen. Bertan hiru urte pasa ostean, belar-taldean jokatu zuen. 2002. urtean Barañaingo talde nafarrak fitxatu zuen eta han aukera izan zuen bere herrikide Miriam Erkiziarekin batera aritzeko. Bi jokalari hauek eta Berako Edurne Teletxeak Espainiako selekzioarekin jokatzea lortu zuten.

2004. urtean Europako futbol txapelketa irabazi zuen Espainiako sub19 selekzioarekin. Europako titulua eskuratu zuen lehenengo emakumea izan zen bere eskualdean eta Nafarroako Futbol Federazioko urrezko intsignia jaso zuen. 2004. urtean SD Lagunak taldearekin fitxatu zuen denboraldi baterako.

2005eko uztailean Bartzelonako Espanyolekin fitxatu zuen eta 2006an Ligako txapelduna izan zen. Talde honetan zegoelarik, 2006, 2009 eta 2010. urteetan Espainiako Erreginaren Kopa irabazi zuen.[1]

2011. urtean taldea utzi zuen eta Donostia aldera joan zen Errealarekin jokatzera, bertan lau denboraldi eman zituen. Arantza iltzatuta geratu zitzaion, 2015eko uda horretan, Kanadan jokatutako munduko pertsonen behin betiko zerrendatik erortzean, prestaketa-partidak jokatzen aritu ondoren.[2] Errealekoek kontratua berritzea eskaini zioten baina Bartzelona taldeak hobetsi zion eskaintza. Beraz, talde horretan eman zituen hurrengo bi denboraldiak 2017. urtera arte. Momentu hartan Bartzelona taldeko asmoa zen ondoz ondoko bosgarren liga irabaztea. Hala ere, bigarren postua lortu zuten.[3] 2017an Athletic Club taldeagatik fitxatu zuen eta denboraldi bakarra eman zuen bertan.[4]

Futbolean jokatzen ari zen urte hauetan, Nafarroa, Euskal Herria, Katalunia eta Espainiako selekzioetako kide izan zen.

2018an, 15 urtez lehenengo mailan aritu ondoren, Bergarak 31 urterekin futbola utziko zuela iragarri zuen.[5]

Sariak eta aitorpenak

  • 2017an Bera herriak omenaldia egin zion Matzada futbol zelai berrituaren inaugurazio ekitaldian.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «La futbolista beratarra Ane Bergara, campeona de la Copa de la Reina» El Diario Vasco 2010-06-17 (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  2. (Gaztelaniaz) «Ane Bergara: "España debe ser habitual en los Mundiales"» AS.com 2015-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  3. (Gaztelaniaz) «La futbolista beratarra Ane Bergara se incorporará al Barcelona el lunes» El Diario Vasco 2015-07-30 (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  4. (Gaztelaniaz) «Ane Bergara: 'Tenemos equipo como para hacer frente a los mejores'» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  5. «Futbola utziko duela iragarri du Ane Bergara beratarrak» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-04).
  6. Arratibel Gascon, Ainara. «Urrezko Danborra Realeko futbol eta hockey taldeentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).
  7. «Realaren ereserkia ozen abestu dute Realeko neskek» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.