Ane Aseginolaza
Ane Aseginolaza Elorza (Idiazabal, Gipuzkoa, 1950eko azaroaren 3a) bikoizketa-aktorea da.
Ane Aseginolaza | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Idiazabal, 1950eko azaroaren 3a (73 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta bikoizlea |
![]() ![]() |
1982 urtean hasita euskarazko bikoizketan lan egin du. BIEUSEko kide da.[1]
Egindako lanak
Filmeak
Pelikula ugaritan jarri du bere ahotsa, besteak beste ondorengo aktoreei: Ava Gardner, Elizabeth Taylor eta Bette Davis.
Marrazki bizidunak
- Doraemon: Doraemonen ahotsa jarriz 22 urtez. Bere ondoren, Joxe Kruz Gurrutxaga hasi zen pertsonaia hau bikoizten eta Estibaliz Lizarraga ondoren.
- Hirukiak: Sorgin aspertua pertsonaia.
- Heidi: Rottenmeier anderearen pertsonaia.
- Shin Chan: hainbat pertsonaia (bizilaguna, liburutegiko andrea, Shin Chanen amona...)
Aktore lanak
- Goenkale: Edurneren papera (3 eta 4. denboraldiak, 1997-1998)
- Hospital Central: Flor-en papera.
- Ertzainak telesaila: Marisol Zarate "Patakon" tabernako jaberaren papera.[2]
- Martin telesailaː Arantxaren papera (2 atal, 2003).
- Etxekoak telefilma (2004)
Elkarrizketak
- Herri Txiki Infernu Handi: 3. denboraldia, 17. atala (Idiazabal)[3]
Erreferentziak
- Irizar, Itziar Ugarte. ««Bikoizketa jaiotzen ikusi dut; eta, orain, ez al dut hiltzen ikusiko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- «Hizkuntzalariak telebistagintzan» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- «Ana Mari, Doraemonen ahots 'kosmikoa'» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.