Andy Narell
Andy Narell (New York 1954ko martxoaren 18) piano-jotzailea, perkusionista eta musikagile estatubatuarra. Jazz etnikoa landu du batez ere. Trinidad eta Tobagoko danbor metalikoak jotzen ditu. Haren zortzi diskoetan Steve Erkiagaren kolaborazioa izan du.
Andy Narell | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1954ko martxoaren 18a (70 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | jazz musikaria eta perkusionista |
Genero artistikoa | jazza post-bop (en) ![]() |
Musika instrumentua | bateria musical keyboard (en) ![]() kaxa steelpan (en) ![]() |
Diskoetxea | Heads Up International (en) ![]() Windham Hill Records (en) ![]() |
andynarell.net | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Historia
Nerabe zenean Kaliforniara joan zen. Aitak, Murray Narell, haurrak kaleko giroetatik at izateko, haiei danbor metalikoak jotzen eta steelbandak erakusteko Ellie Mannette konbidatu zuen. Narellek Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn ikasi zuen eta David W. Tuckerren gidapean pianoa "University of California Jazz Ensemble" taldean jo zuen. 1973an graduatu zen. Larogeigarren hamarkadan Dizzy Gillespieri eta Thelonious Monki eskaini zitzaizkien album-omenaldietan hartu zuen parte. OndorenCaribbean Jazz Project, Montreux, Sakésho, eta Béla Fleck and the Flecktones taldeekin kolaboratu zuen.
Diskografia
Lider moduan
- Hidden Treasure (Inner City, 1979). Steve Erkiagaren laguntzarekin.
- Stickman (Windham Hill Records, 1981). Steve Erkiagaren laguntzarekin.
- Light in Your Eyes (Windham Hill Records, 1983). Steve Erkiagaren laguntzarekin.
- Slow Motion (Windham Hill Records, 1985). Steve Erkiagaren laguntzarekin.
- The Hammer (Windham Hill Records, 1987). Steve Erkiagaren laguntzarekin.
- Little Secrets (Windham Hill Records, 1989). Steve Erkiagaren laguntzarekin.
- Down the Road (Windham Hill Records, 1992). Steve Erkiagaren laguntzarekin.
- The Long Time Band (Windham Hill Records, 1995). Steve Erkiagaren laguntzarekin.
- Behind the Bridge (Heads Up, 1998)
- Fire in the Engine Room (Heads Up, 2000)
- Live in South Africa (Heads Up, 2001)
- The Passage (Heads Up, 2004.)
- Tatoom (Heads Up, 2007)
- University of Calypso w/Relator (Heads Up, 2009)
Montreux-ekin
- Live at Montreux (Windham Hill, 1984)
- Chiaroscuro (Windham Hill, 1985)
- Sign Language (Windham Hill), 1987)
Caribbean Jazz Project-arekin
- The Caribbean Jazz Project (Heads Up, 1995)
- Island Stories (Heads Up, 1997)
Sakéshorekin
- Sakésho (Heads Up, 2002)
- We Want You to Say... (Heads Up, 2005)
Bildumak
- Sampler '96 (Windham Hill Records, 1996)
- 'A Winter's Solstice III (Windham Hill Records, 1990)
- The Bach Variations (Windham Hill Records, 1994)
- A Winter's Solstice IV (Windham Hill Records, 1993)