Android

Android mugikorrentzako sistema eragilea da, Linux nukleoan oinarritutakoa. Hasiera batean Googlek garatu zuen, eta gaur egun Open Handset Allianceek garatzen du. Android sistemaren kaleratze aurkezpena 2007ko azaroaren 5ean izan zen, Open Handset Alliancen jaiotzarekin batera. Elkarte honen helburua gailu mugikorrentzako estandar irekiak zabaltzean datza. Honela, edozein garatzailek garatu ditzake Android plataformarentzako aplikazioak, Googlek banatutako SDK-ren bitartez. Androiden kode gehiena Apache lizentzia libre eta irekian dago argitaratua.

 
Jatorria
Sorrera-urtea2008
Azken bertsioa14
Honen izena daramaAndrew Rubin (en) Itzuli eta Androide
Behar dituLinux kernel (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzajaponiera, errusiera, eleaniztuna, ingelesa, txinera, Yue txinera, italiera, katalana eta gaztelania
EuskarriaMIPS architecture (en) Itzuli, ARM arkitektura eta x86 (en) Itzuli
Programazio-lengoaiaC, C++, Kotlin, XML Schema (en) Itzuli eta Java
Sistema eragilea3GPP file format (en) Itzuli, Audio Data Transport Stream (en) Itzuli, MPEG-2 transport stream (en) Itzuli, Free Lossless Audio Codec (en) Itzuli, MP3, Standard MIDI File (en) Itzuli, Ogg (en) Itzuli, WAV, JPEG File Interchange Format (JFIF) (en) Itzuli, GIF, PNG, WebP Lossless (en) Itzuli, WebM, MP4, Windows Bitmap (en) Itzuli eta Matroska
Idatz dezakeMP4, Audio Data Transport Stream (en) Itzuli, JPEG (en) Itzuli, PNG, WebM, WebP Lossless (en) Itzuli, Matroska, 3GPP file format (en) Itzuli, MPEG-2 transport stream (en) Itzuli eta WAV
Pakete kudeaketaGoogle Play, F-Droid, Yandex.Store (en) Itzuli, Galaxy Store (en) Itzuli, APK (en) Itzuli eta Amazon Appstore (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaApache Lizentzia 2.0. eta GPLv2
Ekoizpena
GaratzaileaOpen Handset Alliance (en) Itzuli eta Google
MaskotaBugdroid (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazBai

openhandsetalliance.com, code.google.com/android
Facebook: AndroidOfficial Twitter: Android Instagram: android Youtube: UC9M7-jzdU8CVrQo1JwmIdWA GitHub: android Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttp://android.googlesource.com/ eta http://android-review.googlesource.com/admin/repos
Google Pixel XL

Historia

Android sistema eragilea Android Inc. konpainiak garatu zuen hasieran, 2006an Googlek konpainia erosi zuen arte.[1] Gaur egun Open Handset Allianceen produktu nagusia da, zerbitzu eragileen, software eta hardware garatzaile eta ekoizleen enpresen bilkura dena.

Android sistemak garatzaile komunitate handia du, eta gaur egun Google Play dendak 700.000 aplikazio baino gehiago eskaintzen ditu, zeinetatik bi heren doakoak baitiren.[2] Aplikazioak Java programazio lengoaian idatzita daude.

Android 2007ko azaroaren 5ean aurkeztu zen, Open Handset Alliance enpresen aliantzarekin batera, 78 konpainiaren baturaren ondoren. Googlek Android kodea askatu zuen, Apache lizentzia irekian argitaratuta.[3]

2019an AEBen eta Txinaren arteko merkataritza gerra lehen biktima bat eragitekotan da: Huawei. Munduko telefonia konpainia nagusietako bat zen Txinako enpresa: haren sakelako telefonoak gehien salduen artean hirugarren kokatu ziren iaz —Samsungen eta Appleren atzetik—, eta haren telekomunikazio sareak mundu osoan zehar erabiltzen dira. Baina, joan den astean,


2019ko maiatzean Donald Trumpek debekatu egin zien AEBetako konpainiei Huaweirekin tratuak izatea, Txinako konpainia Pekingo gobernuaren alde espiatzen ari delakoan. Etxe Zuriaren agindua betetzen lehenetako bat Google izan zen: jakinarazi zuen Android sistema operatiboaren zerbitzua eten ziola Huaweiri.[4] Hiru hilabete baino lehen HarmonyOS sistema eragileaaurkeztu zuen Huaweik.[5]

Etimologia

Bai Android izena (androide euskaraz) baita Nexus One Googleren smartphonearen izena Philip K. Dick idazlearen Androideek Ardi Elektrikoarekin Amesten Ote Dute? liburutik dator, geroago zinemara pasa zena Blade Runner pelikularen bitartez. Bai liburua zein pelikula Nexus-6 modeloko erreplikante izeneko androideetan oinarritzen da.[6]

Konpainiaren logotipoa Andy robota da.

Googlek konpainia erostea

2006ko uztailean Googlek Android Inc. erosi zuen, 2003an jaiotako Palo Altoko (Kalifornia) konpainia txikia.[7] Garaian konpainiari buruz ezagutzen zen gauza bakarra telefono mugikorrentzako softwarea egiten zutela zen, eta zurrumurruak hasi ziren Google telefonoen merkatuan sartuko ote zen.

Googleko taldeak telefono adimentsuentzako plataforma berria garatu zuen, Linux nukleoan oinarrituta, eta mugikor ekoizleei zein telefono eragileei aurkeztu zitzaion. Googleren Android sistemaren kaleratzeari buruzko zurrumurruak 2006ko abenduan nagusitu ziren. BBC kateak eta The Wall Street Journal aldizkariek horri buruzko berriak eman zituzten.

2007ko irailean InformationWeekek azaleratu zuen Google korporazioak telefono mugikorren inguruko patenteak eskatu zituela.[8]

Open Handset Alliance

2007ko azaroaren 5ean Open Handset Alliance jaio zen, hainbat enpresen partzuergo modura. Horien artean Texas Instruments, Broadcom Corporation, Nvidia, Qualcomm, Samsung, Intel, LG, Motorola eta T-Mobile enpresak daude. Aliantza gailu mugikorretan estandar irekiak garatzeko jaio zen, eta Android izeneko mugikorrentzako plataforma kaleratu zen, Linuxen 2.6 bertsioaren gainean.

2008ko abenduaren 9an beste 14 konpainia aliantzaren Android proiektuan sartuko zirela jakinarazi zuten, nagusiak Sony, Toshiba, Vodafone eta ZTE izanik.[9]

Eguneraketak

Androiden SDK bertsioei gozokien izenak jartzen dizkiete, ingelesez. Izen horiek, lokalizazioa egiterakoan, bere horretan utzi izan dira beti.

API maila BertsioaKaleratze dataIzena
1 1.02008ko irailaren 23aApple Pie
2 1.12009ko otsailaren 9aBanana Bread
3 1.52009ko apirilaren 30aCupcake
4 1.62009ko irailaren 15aDonut
5 / 6 / 7 2.0/ 2.0.1 / 2.12009ko urriaren 26a
2010eko urtarrilaren 16a
Éclair
8 2.2.x2010eko maiatzaren 20aFroyo
9 / 10 2.3.x2010eko abenduaren 6aGingerbread
11 / 12 / 13 3.0 / 3.1 / 3.2.x2011ko otsailaren 22aHoneycomb
14 / 15 4.0.x2011ko urriaren 19aIce Cream Sandwich
16 / 17 / 18 4.1 / 4.2 / 4.32012ko uztailaren 9a
2012ko urriaren 29a
2013ko uztailaren 24a
Jelly Bean
19 4.4.x2013ko urriaren 31aKitKat
21 / 22 5.0/5.12014ko azaroaren 3a
2015eko martxoaren 19a
Lollipop
23 6.0/6.0.12015eko urriaren 5aMarshmallow
24 / 25 7.0/7.12016eko abuztuaren 22aNougat
26 / 27 8.0/8.12017ko abuztuaren 21a 2017ko abenduaren 5aOreo
28 9.02018ko abuztuaren 6aPie
29 10.02019ko irailaren 3aAndroid 10

Hardwarea

Plataforma nagusia ARM izenekoa da, baina x86 motako plataformak ere onartzen ditu. Telefonoetan eta tabletetan ezarri ohi da, hala ere teklatua eta sagua duten PCtan ere instala daiteke. RAM aldetik 2 GB da minimoa Android 7.1 bertsiorako. Aurreko bertsioetan 512 MB edo 1 GB nahikoa izan zitekeen. Hardwarezko osagaiak gehitzen diren neurrian (bideoa, GPS, mota askotako sentsoreak...) memoriaren beharra handitu egiten da.

Android eta Linux

Nukleoa Linux nukleoaren LTS (epe luzeko euskarria) bertsioetan dago oinarrituta, baina Googlek egiturazko aldaketak egiten ditu. Memoria gainditzearen (out of memory) kontrola eta argindarrarena dira azpimarratu daitezkeen aldaketetako batzuk. Googlek software-bilduma publiko bat eskaintzen du Linuxen gaineko aldaketa esperimentalak dokumentatuz[10].

Oinarrizko Linuxekin beste hainbat desberdintasunak ere baditu: ez du GNUko glibc liburutegia (Bionic izenekoa erabiltzen du horren ordez), SSDtan ezartzen den fitxategi-sisteman direktorioen egitura desberdina da, atal batzuetan ezin da inola ere idatzi (irakurtzeko baino ez baitago baimenik)[11] eta hardwarearen maneiatzaileetatik ez da modu pribilegiatua (root) eskuratzeko modurik. Segurtasuna handitzeko neurriak dira batzuk, baina hala ere segurtasun-arazoak agertu dira[12].

Euskaraz

Android sistema eragilea euskaraz topa daiteke[13], eta ROM batzuk ere bai, esaterako AOSP, LineageOS, MoKee eta Resurrection Remix OS. ROMak gailuan instala daitezkeen Android "aldaerak" dira, eta batzuk euskaraz topa daitezke. Datu-base batean jasota daude euskaraz aritzeko aukera ematen duten telefonoak[14]. Android aplikazioen Lokalizazioa egiten hainbat boluntario dabiltza[15].

Kritikak

Androidi egiten zaion kritiketako bat da web-zerbitzuetako zentralizazioa sustatzen duela. Oraindik asko erabiltzen da posta elektronikoa; lehen, posta-hornitzaile mordoa zegoen eta, gaur egun, eskuko hatzekin konta daitezke ia mundu guztiaren e-mailak kudeatzen dituzten zerbitzu-hornitzaileak, horien buru Gmail dela. Izan ere, Gmailen jabe den Google nagusi da telefono mugikorren sistema eragileetan, eta hark, Androidek alegia, Gmail kontu bat irekitzera behartu ez beste guztia eginarazten digu. Halaber, enpresetako posta korporatibo asko, domeinu-izen propioarekin bada ere, hornitzaile gutxi horiek eskainitakoak dira.[16]

Erreferentziak

  1. Businessweek.com. «Google Buys Android for Its Mobile Arsenal» (Noiz kontsultatua: 2013-06-02).
  2. Xataka Android. «Android Market sobrepasa las 250.0000 aplicaciones» (Noiz kontsultatua: 2013-06-02).
  3. Leturia, Igor. (2010). Sistema eragileen guda berria. Elhuyar.
  4. Aranburu, Iker. «Huawei Android gabe utzi du Googlek» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  5. Ostolaza, Paulo. «Huaweik sistema eragile propioa aurkeztu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  6. Bits Blog - NYTimes.com. «Is the Google Phone an Unauthorized Replicant?» (Noiz kontsultatua: 2013-06-02).
  7. Business Week. «Google Buys Android for Its Mobile Arsenal» (Noiz kontsultatua: 2013-06-02).
  8. Thomas Claburn - InformationWeek. «Google's Secret Patent Portfolio Predicts gPhone» (Noiz kontsultatua: 2013-06-02).
  9. Reuters. «More mobile phone makers back Google's Android» (Noiz kontsultatua: 2013-06-02).
  10. «Google working on experimental Linux Kernel 3.10 for Android» web.archive.org 2013-08-27 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  11. (Ingelesez) «Android Partitions Explained: boot, system, recovery, data, cache & misc» AddictiveTips 2011-05-19 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  12. (Ingelesez) February 2012, Jools Whitehorn 10. «Android malware gives itself root access» TechRadar (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  13. Lortu dugu! Zorionak!! | Android Euskaraz. (Noiz kontsultatua: 2019-11-17).
  14. «Lehen hitza euskaraz» www.lehenhitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  15. «AndroidEuskaraz - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-17).
  16. Leturia, Igor. (2019). Weba birdeszentralizatzen. Elhuyar.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.