Andrikain

Andrikain Noain Elortzibarko etxagunea da. Ibarraren hegoaldean dago, itsas mailatik 600 metro gorago.

Andrikain
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaNoain Elortzibar
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°33′52″N 1°33′42″W
Demografia

Duela urte asko hutsik dago eta gaur egun Elortz barnean dago.

Kokapena

Noain Elortzibarren ekialdean dago, herri mugakideak honakoak dira: Zenborain ekialdean, Elortz mendebaldean, Otao eta Iharnotz hegoaldean eta Labio iparraldean.

Historia

Andrikaini buruzko lehen dokumentu idatzia XIII. mendekoa da, eta bertan ibarreko gainontzeko herriekin batera ageri da. XVII. eta XVIII. mendean bazen herrian eliza bat, baina gaur egun erabat galdu da. Jatorrizko elizatik kontserbatzen den gauza bakarra, barruko gurutze erromanista bat da.

Aro Modernoan zehar Andrikain Zolinako bizkontearen jaurerria izan zen, eta historialarien ustez herriak harreman estuagoa zeukan Arangurengo ibarrarekin Elortzibarrarekin baino. Herria hustu zenean Elortz kontzejuarekin batu zuten.

Demografia eta biztanleria

Elomendi Andrikaindik ikusia.
Andrikaingo biztanleria
2000200120022003200420052006200720082009
0000000000

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.