Andrija Mohorovicic

Andrija Mohorovicic (Volosko, 1857ko urtarrilaren 23a - Zagreb, 1936ko abenduaren 18a) kroaziar geologoa izan zen. Zagrebeko unibertsitateko irakasle izan zen. Uhin sismikoak aztertu zituen, uhinen hedapenari dagokionez batez ere, eta epizentroak non zeuden zehaztasunez kalkulatu zuen. 1909an lurrazalaren eta erdiko geruzaren artean eten bat aurkitu zuen, egun "Mohorovičić etenunea" bezala ezagutzen dena: lurrazalaren eta erdiko geruzaren artean dagoen etena, bi geruza horiek bereizten dituena. Eten horretan harrien ezaugarriak aldatzen dira, eta baita uhin sismikoen lastertasuna ere. Mohorovicicen etena oso sakon dago, kontinenteen azpian 35 km-ra eta itsas hondotik 5 km ingurura.

Andrija Mohorovicic

Bizitza
JaiotzaVolosko (en) Itzuli, 1857ko urtarrilaren 23a
Herrialdea Jugoslaviako Erresuma
Cisleithania
Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma
 Austriar Inperioa
HeriotzaZagreb, 1936ko abenduaren 18a (79 urte)
Hobiratze lekuaMirogoj
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaPragako Unibertsitate Karolina
Hezkuntza-mailaDoktoretza
HizkuntzakKroaziera
Jarduerak
Jarduerakmeteorologoa, sismologoa, unibertsitateko irakaslea, geologoa eta geophysicist (en) Itzuli
Lantokia(k)Zagreb
Enplegatzailea(k)Zagrebeko Unibertsitatea
KidetzaCroatian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli

Find a Grave: 202374857 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrija Mohorovicic Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.