Andreu Nin

Biografia

Maisua, kazetaria eta politikari iraultzailea izan zen. Lehenik, Espainiako PSOEn integratu zen, baina berehala, 1919an CNTko kide bihurtu zen, eta erakunde anarkista horren barruan komunisten joerakoa. CNTkoek III. Herriarteko hirugarren biltzarrerako eta Sindikatuen Herriarte Gorriaren sorrera-biltzarrerako ordezkari izendatu zuten.

1922tik 1929ra Moskun bizi izan zen. Azkar integratu zen, errusiera eta literatura ikasi, eta Moskuko sobietetan karguak izan zituen. Halere, batez ere Sindikatuen Herriarteko idazkari nagusia izan zen. Baina trotskista izatea egotzi ziotela-eta, 1929an Sobietar Batasunetik alde egin behar izan zuen, eta Kataluniara itzuli zen. Bloc Obrer i Camperol erakundea sustatu zuen.

1931n Esquerra Comunista taldea sortu zuen. 1935ean bi erakunde horiek elkartu eta Partit obrer d´unificació marxista (POUM) sortu zenean, batzorde nagusiko kidea izan zen Nin.

1936ko otsailean Herri Fronteko diputatu hautatu zuten; Espainiako Gerra Zibila hasi zenean POUMeko zuzendari izendatu zuten; 1936ko irailetik abendura Generalitateko zuzentza-kontseilari izan zen. 1937ko udaberrian Bartzelonan komunisten eta anarkisten artean izandako istiluetan sobietar polizia politikoak atxilotu zuen. Izan ere, Gerra Zibilean, sobietar polizia politikoak errepublikaren eremuan lan egiten zuen ezkutuan, agintari komunistekin elkar hartuta. Madrila eraman torturatu eta hil egin zuten, Orlov jeneralaren aginduz. Orlovek Stalinen izenean lan egiten zuen.

Desagerpenaren berri eman zutenean, Francorengana joan zela, babes bila (Salamancara) esaten zuten edo Hitlerrengana (Berlina). Azkenik, KGBko agiritegietan, Orlovek Moskuko bere buruzagiei bidalitako gutun batean, non Francoren espioia zela "frogatzeko" frogak "sortuko" zituztela azaltzen zuen.

Andreu Ninen bi iritzi

"Errusiako Iraultzaren mireslea naiz, errealitate bat delako. (...) hain zuzen ere, ekintza-printzipio bat adierazten du, komunismoa berehala ezartzeko askoa duten indar iraultzaile guztien bizikidetza-printzipioa."

CNTko biltzarrean egindako hitzaldia, 1919ko abendua.

"Denbora-tarte honetan, kontuan hartu beharreko gertaerak izan dira. (...) Oposizioa errepresio gupidagabea pairatzen ari da (...) Langile-klasearen bizitza-maila izugarri jaitsi da, kezkatzeko moduan. (...) Alderdiko barne-demokrazia erabat desagertu da, eta burokraziaren boterea, berriz, izugarri hazi da. (...) jakinaren gainean edo konturatu gabe, idazkari nagusiak diktadore bihurtzeko joera du."

1931ko urtarrilak 24

Lanak

  • Les anarchistes et le mouvement syndical (Anarkistak eta mugimendu sindikalista) (1924): Liburu honetan anarkismoaren garrantzia Europako sindikalismoaren barruan aztertu zuen, bereziki Kataluniako kasua aztertuz.
  • Les dictadures dels nostres dies (Gure garaiko diktadurak) 1930).
  • El proletariado español ante la revolución (Espainiako langileak iraultzaren aurrean) (1931).
  • Els moviments d'emancipació nacional (Nazioaren burujabetzarako higikundeak) (1935): herrien burujabetasunaren aldeko testua.

Bestetik, errusiar eleberri batzuk itzuli zituen katalanera.

Bartzelonan, Andreu Ninen aldeko oroigarria.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andreu Nin Aldatu lotura Wikidatan
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
[[:s:{{{1}}}|Andreu Nin]]

Bibliografia

  • (Katalanez) Pelai Pagès: Andreu Nin. Una vida al servei de la classe obrera. Bartzelona: Laertes, 2009.
  • (Gaztelaniaz) Gutiérrez-Alvarez, Pepe, Un Ramo de rosas rojas y una foto. Variaciones sobre el proceso del POUM. Bartzelona: Laertes, 2009. ISBN 978-84-7584-655-2

Kanpo-loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.