Andres Serrano

Andres Serrano (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1950eko abuztuaren 15a) argazkilari eta artista plastikoa da.

Andres Serrano

Bizitza
JaiotzaNew York, 1950eko abuztuaren 15a (73 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, grabatzailea, artista bisuala eta bitxi diseinatzailea
Lantokia(k)Brooklyn
andresserrano.org

Bizitza

Aita Honduraskoa zuen, eta ama afrokubatarra; bera, berriz, estatubatuarra da. Bere obran probokazioaren bideari heldu dio, eta gizakiari eragiten dioten oinarrizko eta hurbileko gaiak landu ditu batez ere (bizitza, heriotza, sexua, erlijioa), ikuspegi heterodoxo baina erreferentzia klasikoez beteriko batetik; bide horretan erabili duen zakartasunak haserrea sortu izan du, sarritan, klase burgesetan. Adibidez, gernuz bustiriko gurutze bat ageri duen Piss Christ (1984) obrak protesta eta ondoez handia eragin zuen Estatu Batuetako gizarteko talde kontserbadoreenetan; hainbesterainoko istilua sorrarazi zuen, eztabaida nazionala sortu zen Estatu Batuetako kongresuko biltzarrean. Harrezkero, gero eta erradikalagoa izan da Serranoren artea, eta horrela eman zuen argitara 1996an Sexu-istorio bat argazki-saila, zeina izan baitzen harriduraz baina begi onez hartua Parisen eta Madrilen egindako erakusketetan.

Aurretik ere ospe handiko lanak egina zen, adibidez Alderraiak (1990) eskaleen argazkiez osaturiko saila; Klaneko gizonak (1990), Ku-Klux-Klaneko kideen argazkiena; Eliza (1991) erlijio-irudiez osatua, edo La morgue (1992), zeinetan gorpuak agertu baitzituen.

Serranoren lanean nabarmentzen da klasizismoaren eragina, adibidez Italiako Berpizkundeari, Espainiako barrokoari eta modernitatearen aitzindariei egiten dizkien erreferentziekin. Kritikariek Michelangeloren oreka plastikoaren, Goyaren izugarrikeriaren edo Murilloren birtuosismo barrokoaren kutsua ikusi diete bere argazkiei, eta bere gaiak eskandalagarritzat hartuak izan diren arren, baretasuna, hoztasuna eta sortzailearen fintasuna nabarmentzen dira haietan.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andres Serrano Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.