Andres Gostin
Andres Gostin Elorza (Azkoitia, 1966) kazetari euskalduna eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, Huhezi fakultatean. Zinema eta ikus-entzunezkoen kritikan eta analisian berezituta dago[1].
Andres Gostin | |
---|---|
![]() (2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1966 (57/58 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : kazetaritza Mondragon Unibertsitatea 2015) doktoretza : politika zientzia, zinema, soziologia |
Tesi zuzendaria | Aitor Zuberogoitia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, unibertsitateko irakaslea eta zinema-kritikaria |
![]() |
Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen kazetaritza ikasketak. Euskaldunon Egunkariaren hasierako sortze-taldean jardun zuen, eta egunkari haren historia osoan izan zen bertako langile[2]. Diseinu taldean egin zuen lan, besteak beste. Egunkaria itxi eta haren ordezko probisional Egunero egunkariaren lanean ere jardun zuen[3].
Kazetaritzatik irakaskuntzara egin zuen saltoa 21. mendean. Mondragon Unibertsitatean tesia aurkeztu zuen 2015ean, doktoradutza lortuz, lan honekin: XX. Mende Erditik aurrerako indarkeria politikoaren errepresentazioa euskarazko fikziozko ikus-entzunezkoetan[4].
Erreferentziak
- «Irakasleak» Mondragon Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
- Lozano, Maite Asensio. «Zerbait inportante egin zuten» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
- «'Egunero' eta eguneroko beste lanak» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
- (Gaztelaniaz) Elorza, Andres Gostin. (2015). XX. Mende Erditik aurrerako indarkeria politikoaren errepresentazioa euskarazko fikziozko ikus-entzunezkoetan. Mondragon Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).