Andreone etxea
Andreone etxea Lezon dagoen XVII. mendeko eraikina da, Done Jakueren ibilbide kulturalak zeharkatzen duen Lezoko kale Nagusiko 31. zenbakian kokatzen dena. Lezoko Kultur Etxeak du egoitza bertan.
Andreone etxea | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Lezo |
Koordenatuak | 43°19′22″N 1°54′02″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea - |
Arkitektura | |
Estiloa | Barrokoa Arkitektura eklektikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 4 |
Ezaugarriak
Etxe hau exentoa da, hau da, ez du beste etxerik alboetan eta oinplano laukizuzena du. Lau isurietako teilatua du eta hertz bakoitzean floroi txiki edo pinakulu bat du, garaiko dorretxeen modura.
Behe solairua eta beste bi dauzka. Kale Nagusira ematen duen fatxadan baoak simetrikoki jarriak daude. Behe solairuan, sarbidea zabala eta alboetan bi bao txiki ditu, lehenengo solairuan bi balkoi sinple eta hirugarrenean fatxada osoa hartzen duen balkoia bi sarbiderekin. Sarbide hauen artean XVIII. mendeko armarri laurdendu barroko bat dago. Fatxada hau eta izkinak harlanduzkoak dira. Beste fatxadetan aldaketak egon dira[1][2]
Ondarea
Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].
Argazki galeria
- Kale Nagusira ematen duen fatxada.
- Alboetako fatxadek aldaketak jasan dituzte
- Bigarren solairuko armarri barrokoa
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Lezo: ondarea eta hiri garapena. Lezoko historia urratsez urrats 5» Issuu (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
- Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plana. .
- «Andronea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).