Andreja Pejić

Andreja Pejić (Tuzla, Bosnia-Herzegovina, Jugoslavia, 1991ko abuztuaren 28a) serbo-bosniar eta bosnio-kroaziar jatorriko australiar modeloa da.

Andreja Pejić

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndrej Pejic
JaiotzaTuzla, 1991ko abuztuaren 28a (32 urte)
Herrialdea Australia
Hezkuntza
HeziketaUniversity High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta aktorea
Altuera188 zentimetro

IMDB: nm5200438 Allocine: 835807
Facebook: AndrejaPejicOfficial Twitter: andrejapejic Instagram: andrejapejic Discogs: 3575989 Edit the value on Wikidata

Tuzlan jaio zen. 1999an NATOk Jugoslavia bonbardatu ondoren, bere familiak Australiarako ihesbidea eskatu zuen. 2000n bere familiarekin Merlbournera bizitzera joan zen iheslari politiko bezala.

17 urterekin hasi zen modelo lanetan. Gutxira ezagun egin zen gizonezko eta emakumezkoen arropak jantzita desfilatzen zuelako, aurpegiera androginoa zuela baliatuz. 2011ko urtarrilean Parisen desfilatu zuen Jean-Paul Gaultierren gizonezko eta emakumezkoen arropak jantziz desfilatu zuen.

2014ra arte Andrej Pejić zeritzon. 2013ko bukaeran sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten eta 2014an bere genero-nortasunarekin bat zetorren Andreja izena hartu zuen.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.