Andrei Sakharov
Andrei Dmitrievitx Sakharov (errusieraz: Андре́й Дми́триевич Са́харов; Mosku, Sobietar Batasuna, 1921eko maiatzaren 21a - ibidem, 1989ko abenduaren 14a) fisikaria izan zen.
Andrei Sakharov | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mosku, 1921eko maiatzaren 21a | ||
Herrialdea | Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa 1922) Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (1922 - | ||
Talde etnikoa | errusiarra | ||
Heriotza | Mosku, 1989ko abenduaren 14a (68 urte) | ||
Hobiratze lekua | Vostryakovo Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Familia | |||
Aita | Dmitri Ivanovich Sakharov | ||
Ama | Yekaterina Sakharova | ||
Ezkontidea(k) | Jelena Bonner (1972 - 1989) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | MSU Faculty of Physics (en) (1938 - 1942) | ||
Hezkuntza-maila | Fisika eta Matematika zientzietan doktorea | ||
Tesi zuzendaria | Igor Tamm | ||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta fisikari nuklearra | ||
Parte-hartzailea
| |||
Enplegatzailea(k) | Lebedev Physical Institute (en) (1947 - 1950) Lebedev Physical Institute (en) (1968 - 1986ko abenduaren 23a) Lebedev Physical Institute (en) (1986ko abenduaren 23a - | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Mikhail Gorbatxov | ||
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Zientzien Errusiar Akademia Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Frantziako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | ateismoa | ||
sakharov.space | |||
Bizitza
Aita fisikaria zuen eta, hark bezala, fisika-ikasketak egin zituen Moskun. 1947an doktore-titulua eskuratu zuen eta 1953an Zientzien Errusiar Akademiako kide egin zuten. Urte horretan Sobietar Batasunaren lehen hidrogenozko bonba prestatzen parte hartu zuen, eta zientzialari gorenen ohoreak jaso zituen. 1961. urtean, ordea, Nikita Khrustxoven planen aurkako iritziak eman zituen, hidrogeno bonbak ekar zitzakeen ondorio kaltegarriak zirela eta, eta 1964an T. D. Lysenko biologoaren teorien aurkako mugimenduaren buru bihurtu zen.
1968an Aurrerapena, elkarbizitza eta askatasun intelektuala saiakera argitaratu zuen Sobietar Batasunetik kanpo. Lan horretan, arma nuklearrak gutxitzea eskatzeaz gainera, sistema kapitalista eta sistema komunista, sozialismo demokratiko baterantz elkartzeko asmoak agertu zituen. 1970an Giza Eskubideen Komitea sortu zuen.
1971. urtean Jelena Georgievna Bonner giza eskubideen aldeko militantearekin ezkondu zen. Sobietar Batasuneko gobernuarekiko harremanak guztiz txartu ziren, eta zentsura ezarri zioten agintariek. 1975ean Bakearen Nobel saria eman zioten, eta 1980-1985urte bitartean gobernuarekin zituen desadostasunak zirela eta, Gorkin bizitzera derrigortu zuten. 1984an emaztea eraman zuten Gorkira eta kondekorazio guztiak kendu zizkioten Sakharovi. 1986. urtearen amaieran, aske utzi zituen biak Gorbatxoven gobernuak.
Bere bizitzako azken urteetan Sobietar Batasunean erreforma sakonen premia defendatu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak