Andrei Bely
Boris Nikolaevitx Bogaev (errusieraz: Бори́с Никола́евич Буга́ев, bɐˈrʲis nʲɪkɐˈlajɪvʲɪtɕ bʊˈɡajɪf ahoskatua), ezagunagoa Andrei Bely izengoitiaz ((errusieraz: Андре́й Бе́лый, ɐnˈdrʲej ˈbʲelɨj; Mosku, 1880ko urriaren 26agreg./urriaren 14jul. - ibidem, 1934ko urtarrilaren 8a) errusiar eleberrigile, olerkari, komunista eta literatura kritikaria izan zen.
Andrei Bely | |
---|---|
(1912) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Борис Николаевич Бугаев |
Jaiotza | Mosku, 1880ko urriaren 14a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa |
Bizilekua | Q117310682 Andrei Bely house, Zheleznodorozhny (en) |
Heriotza | Mosku, 1934ko urtarrilaren 8a (53 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Heriotza modua | : garuneko odoljarioa |
Familia | |
Aita | Nikolai Bugaiev |
Ezkontidea(k) | Assja Turgenieff (en) (1914ko martxoaren 23a - 1921) ezezaguna (1931ko uztailaren 18a - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of Physics and Mathematics of Moscow Imperial University (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, autobiografialaria, antzerkigilea, literatura-kritikaria, zientzia-fikzio idazlea, filosofoa, kritikaria, poetry study (en) eta ilustratzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Literatura modernista sinbolismoa |
Izengoitia(k) | Андрей Белый |
Genero artistikoa | eleberria olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Eliza ortodoxoa |
Biografia
Intelektual familia batean jaio zen eta matematika, biologia, kimika, musika, filosofia eta literaturaz interesatu zen. Errusiar neokantismoaren eta mugimendu sinbolistaren parte izan zen eta saiakera politiko eragingarriak idatzi zituen. Petersburg eleberri sinbolista bere maisulantzat jotzen da. Bere azken urteetan teosofiarekin bat egin zuen eta Rudolf Steinerren laguna izan zen. Boltxebikeek boterea hartzea babestu zuen eta sobietar kulturari eskaini zizkion bere ahaleginak. Sobietar Idazleren Batasuneko presidentea izan zen.
Lanak
Poesia
- Bigarren Sinfonia, Dramatikoa, 1902
- Iparraldeko Sinfonia, Heroikoa, 1904
- Itzulia, 1905
- Elur-oreinen kopa, 1908
- Urrea urdinez (Zoloto v lazuri) 1904
- Errauts (Pepel), 1909
- Hautestontzia, 1909
- Kristo berpiztua (Jristos voskrese), 1918
- Izarra, 1922
Eleberriak
- Zilarrezko usoa, 1912
- Petersburg, 1913-1914
- Kotik Letaiev, 1914-1915
- Bataiatutako txinarra, 1921
- Mosku, 1926
- Maskarak, 1932
Memoriak
- Bloken memoriak, 1922-1923
- Bi mendeko bidegurutzean, 1930
- Mendearen hasiera, 1933
- Bi iraultzaren artean, 1934
Saiakerak
- Sinbolismo, 1910
- Zelai berdea, 1910
- Rudolf Steiner eta Goethe mundu modernoaren ikuskeran, 1917
- Pasabidean, 1918
- Gogolen maisutasuna (Masterstvo Gogolia), 1934