Andrea Pozzo
Andrea Pozzo (Trento, 1642ko azaroaren 30a - Viena, 1709ko abuztuaren 31) italiar pintorea eta arkitektoa izan zen.
Andrea Pozzo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Trento, 1642ko azaroaren 30a |
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua |
Heriotza | Viena, 1709ko abuztuaren 31 (66 urte) |
Hobiratze lekua | Jesuit Church (en) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, arkitektoa, erlijiosoa eta marrazkilaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Jesusen Lagundian sartu zen, eta ordena horretako elizak dekoratu zituen nagusiki. Lombardian egin zituen ikasketak, eta Erromara jo zuen 1681ean. Erromako San Ignazio eliza dekoratu ondoren (1685, San Ignazioren apoteosia), Modenan, Turinen, Mondovin, Napolin eta Vienan jardun zuen. Perspectiva pictorum obra eman zuen argitara 1698an, Barrokoko pintoreengan eragin handia izan zuena.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrea Pozzo |
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.