Andrea Orcagna
Andrea Orcagna, jaiotza-izenaz Andrea di Cione Arcangelo, (Toskana, Italia, 1308 – 1368) margolaria, arkitektoa eta eskultorea izan zen, Florentzian 1343-1369 bitartean ezaguna. Eragin handia izan zuen Florentziako artean. Haren obra gutxik iraun du gaur egun arte. Orsanmichelgo elizako sagrario edo tabernakulu gotikoa du lan aipagarriena (1359-1366). 1354-1357 urteetan Santa Maria Novella elizako erretaula margotu zuen. 1359-62 urteetan Orvieton lan egin zuen, hango elizaren eraikuntzan, zuzendari gisa. Andrearen hiru anaia, Nardo, Jacopo eta Matteo, artista ezagunak izan ziren.
Andrea Orcagna | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1315 |
Heriotza | Florentzia, 1368 (52/53 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Irakaslea(k) | Andrea Pisano Giotto di Bondone |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, arkitektoa eta poeta |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrea Orcagna |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.