Andrea Navagero

Andrea Navagero (Venezia, 1483 Blois, Loir-et-Cher, 1529ko maiatzaren 8a) Veneziako poeta, humanista eta diplomatikoa izan zen. 1525-1528 urteetan Veneziako Errepublikako enbaxadore izan zen Karlos V.a enperadorearen aurrean, Espainia Adrian VI.a aita santuak bultzaturiko aliantza katolikoan sartzeko ahaleginetan. Bere Il viaggio fatto in Spagna et in Francia (Espainian eta Frantzian barrena eginiko bidaia, 1563an argitara emana) liburuan, ohar interesgarriak eman zituen Espainiako, Nafarroako eta Frantziako erresumetan barrena eginiko bidaia hartan ezagututako herriei eta lurraldeei buruz, eta datu garrantzitsuak eskaini zituen Euskal Herriari buruz (Gasteizez, Gipuzkoaz eta Baionaz bereziki).

Andrea Navagero

Bizitza
JaiotzaVenezia, 1483
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaBlois, 1529ko maiatzaren 8a (45/46 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
italiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, diplomazialaria eta botanikaria

Erreferentziak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.