Andrea Leadsom
Andrea Jacqueline Leadsom (jaiotza abizena, Salmon; 1963ko maiatzaren 13a) politikari britainiarra da, Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorearen kidea. Politikaria izan aurretik Barclays Banken egiten zuen lan. 2010ean aukeratu zuten lehen aldiz South Northamptonshire-ko barrutiko diputatu.
2015az geroztik, David Cameron lehen ministroak izendatu zuen Energia idazkari[1], eta kargu hori 2016ko uztailaren 14ra arte izan zuen, Theresa Mayk Ingurumen, Elikadura eta Landa Gaietako Sailburu izendatu zuenean[2].
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Rt Hon. Dame Andrea Leadsom DBE MP» Rt Hon. Dame Andrea Leadsom DBE MP (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
- (Ingelesez) «Andrea Leadsom is the new Defra secretary» The Independent 2016-07-14 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.