Andrea Khalfaoui

Andrea Khalfaoui Larrañaga (Donostia, Gipuzkoa, 1993ko martxoaren 17a) feminista ijitoa, amazigha eta ikertzailea da.[1]

Andrea Khalfaoui

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1993ko martxoaren 17a (30 urte)
Herrialdea Euskal Herria
Talde etnikoaIjitoa
Berberea
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea  (2018ko urtarrilaren 1a -

Biografia

Andrea Khalfaoui Haur Hezkuntzan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Gizarte eta Hezkuntza arloko Ikerketa Masterra unibertsitate berean. Deustuko Unibertsitateko ikertzailea da, eta IKUS-IKASKUNTZA komunitateei buruzko hezkuntzaren ikerketa sustatzeko unibertsitateko Subred erakundeko kidea. Deustuko Unibertsitateak zuzendutako I+G proiektu batean kolaboratzen du. Haurtzaroko bizikidetza, ikaskuntza eta garapena kulturen arteko interakzioen bidez hobetzera bideratutako doktorego-tesia prestatu du, eta horrek laburbiltzen ditu bere interes-ildo nagusiak.[2]

2021ean Andreak Hezkuntza doktorego programakoak, bere doktorego tesiaren defentsa egin zuen: “Claves para la convivencia intercultural en educación infantil. Un estudio de caso “. Tesiaren zuzendariak Lourdes Villardón Gallego eta Rocío García Carrión doktoreak izan ziren. Tesi honekin, doktoregaiak Nazioarteko Doktoretza izendapena izan dezake.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.