Andrea Ixchíu
Andrea Ixchíu (Guatemala, Totonicapán, 1987ko irailaren 11an, Jun K’iej[1]) Maya Kitxe herriaren parte den herri kazetaria, autoritate komunitario eta giza eskubideen defendatzailea. Hackeo Cultural eta #CuraDaTerra proiektuen sortzailea eta Festivales Solidarios ekimenaren parte.
Andrea Ixchíu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1987ko irailaren 11 (36 urte) |
Herrialdea | Guatemala |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa K'iche'era |
Jarduerak | |
Jarduerak | dibulgatzailea, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta authority (sociology) (en) |
Biografia
Pedro Ixchíu, abokatua, eta Auri Hernández, gizarte langileak ditu guraso.[2]
Andrea Ixchíu Biologian, Zientzia Juridikoetan eta Zinemagintzan ditu ikasketak, kazetaria da eta hainbat komunikabideetan egin du lan, besteak beste, Nomada[1], Prensa Comunitaria[2], Paraiso Desigual [3], el Peridico eta Prensa OPAL Chile, edota Brasileko Midia Ninja-n.[4]
2012an Alaskako sarraskia bizi eta gero gizarte mugimenduen antolakuntzan hasi zen, komunikabideen aurrean bozeramaile izan zen eta kasua ezaguratazteko sare sozialak kudeatu zituen ere[2] bere lidergotza aitortuz autoritate komunitario izendatu zuten, Natura Baliabideen Lehendakari[5], basoaren zaindari hain zuzen ere.[2][3] The Rules izeneko ekimen baten parte da, 2017an beste 24 aktibistarekin batera metodologia bat sortu zuten herrien defentsan herrietatik sortutako komunikazio eta narratibak garatzeko kode irekian zabaldu dutena, Mexikoko Atenco herrian dagoen Texcoco lakuari lotutako gatazka batean.[6]
Giza eskubideen defentsan aritzeagatik erasotua izan da, adibide dira 2019an korrupzioaren kontrako mobilizazioen barnean pairatutako erasoa[7] eta 2020. urtean, egur-mozketa ilegal baten kontra egin eta gero, bere ahizpekin, Gabriela eta Lucia Ixchíu, eta Carlos Ernesto Canorekin batera erasotua izan zela salatu zuen.[8] Urte berean, latinoamerikako emakume indigenen topagunea (ELLA) antolatzen aritu zen.[9]
2021.urtean Glasgow-en ospatutako COP26an parte hartu du beste hainbat emakume indigenekin batera Cura da Terra proiektuaren baitan.[10] Bertan ikerketa dokumentala eramaten dute aurrera, aldaketa klimatikoari lotuta Guatemalako beste emakume esanguratzuen testigantzei ahotsa emanez, Thelma Cabrera, Maggie García eta María Choc dira horiek.[11]
Obrak
- Cho Ukayib’al (begirada sakona) - #ElijoDignidad (The Rules, 2019)[12]
- Cura da Terra (2021)
Sariak eta Aitortzak
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Tras el horrendo femicidio de Alejandra Ico Chub, mujer q’eqchi’, el asesino, Mario Tut, Ical sigue prófugo» Nómada, Guatemala. (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
- (Gaztelaniaz) «La lucha de Chewbacca (perfil de Andrea Ixchíu)» Nómada, Guatemala. 2016-08-18 (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
- (Gaztelaniaz) Hora, Diario La. (2019-03-08). «Andrea Ixchíu, activista: Ser mujer maya y líder comunitaria es algo que te marca» La Hora (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
- (Ingelesez) «Meet 2014 Sister-to-Sister Participant: Andrea Ixchiu» Nobel Women's Initiative 2014-09-16 (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).
- (Gaztelaniaz) Los 48 Cantones de Totonicapán hacen traspaso de autoridades y conmemoran 200 años del levantamiento – Prensa Libre. (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).
- (Ingelesez) Culture Hacking – The Rules. (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
- (Gaztelaniaz) #AlertaDefensoras GUATEMALA / Agresion física y delito de odio contra las defensoras Andrea y Lucía Ixchiu. (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).
- (Gaztelaniaz) Agresión a periodistas y artistas Andrea, Lucía y Gabriela Ixchíu y Carlos Cano ayer en Totonicapán. (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
- (Gaztelaniaz) ning1no. (2020-08-23). #CuraDaTerra - Encuentro Internacional de Mujeres Indígenas. (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
- (Gaztelaniaz) ning1no. (2021-10-03). «#CuraDaTerra 2021 | Cura da Terra» curadaterra.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
- (Gaztelaniaz) ning1no. (2021-10-25). Guatemala: Cura de la Tierra | Cura da Terra. (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
- Cho Ukayib’al (mirada profunda) - #ElijoDignidad. (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
- (Gaztelaniaz) SOBERO, YOLANDA. (2021-03-07). «Andrea Ixchíu: 30 mujeres que están cambiando el mundo» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
Kanpo estekak
- Andrea Ixchíu - Una indigena del siglo XXI
- Andrea Ixchíu - El Estado primero nos olvida y luego nos agrede
- Activist Ashram - The Collective Fire (The Rules, 2017)
- Web - Cura Da Terra
- COP26-aren harira Democracy Now!-ri emandako elkarrizketa