Andrea Gabrieli
Andrea Gabrieli (Venezia, Italia, 1532/33 - ib., 1585eko abuztuaren 30a) musikagilea izan zen. XVI. mendeko Veneziako musikagilerik handienetakoa, C. Merulorekin batera.
Andrea Gabrieli | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Venezia, 1532/33 | ||
Herrialdea | Veneziako Errepublika | ||
Heriotza | Venezia, 1585eko abuztuaren 30a (51/52 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Irakaslea(k) | Orlando di Lasso Adriaan Willaert | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea eta organista | ||
Musika instrumentua | organoa | ||
Veneziako San Marko basilikako abeslari izan zen lehenbizi, eta hango organo-jotzaile ondoren. Lan gehienak Bavarian egin zituen. Polifonian berrikuntza handiak egin zituen, Lassusen artea bazterrera utzita. Musika profanoa idatzi zuen (madrigal 3, 5 eta 6 ahotsetarakoak, greghesche, giustiniane, mascherate direlakoak), herri-musika batez ere, eta baita erlijio-musika ere. Kobrezko musika tresnetarako eta biolinerako musika idatzi zuen, batez ere. Venezian Lepantoko guduko garaipena (1571) ospatzeko egin ziren festetarako musika, eta Henrike III.a Frantziakoak (1574) egin zuen bisitaldirakoa idatzi zituen. Organorako sortu zituen intonazioni preludianti lanak koru preludioaren aitzindariak izan dira.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrea Gabrieli |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.