Andre Mariaren katedrala (Limerick)
Andre Mariaren katedrala Limerick hiriko eraikinik zaharrena kontsideratzen da, 1168an altxatu baitzuten normandiarrek. Irlandako eliza anglikanoari dagokio.
Andre Mariaren katedrala | |
---|---|
The Cathedral of Saint Mary Blessed Virgin | |
Andre Mariaren katedrala Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Munster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Limerickeko konderria |
Hiria | Limerick |
Koordenatuak | 52°40′06″N 8°37′25″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1168 (egutegi gregorianoa) |
Erlijioa | anglikanismoa |
Elizbarrutia | Diocese of Limerick and Killaloe (en) |
Izena | Maria |
Arkitektura | |
Materiala(k) | adreilua |
Webgune ofiziala | |
Historia
Vikingoek Europan mendebalderen izan zuten gotorlekua zegoen tokian eraiki zuten katedrala XII mendean, dena dela ate erromanikoaz eta nabeaz gain, ezer gutxi gelditzen zaio hasieran zeukan itxuratik. XIV mendean dorrea gehitu zitzaion.
Hiriak izandako setio ugarritan, soldaduek hormetako harriak erabili zituzten beren armak zorrozteko eta orindik orduko markak nabari dira. 1651ean Oliver Cromwellek hiria eskuratu zuenean eliza ikuilu gisa eta aldare nagusia ere lapurtu egin zuten. Aldare hau 1960an berrezarri zen, eta Irlanda eta Erresuma batuko aldarerik handiena da limo harri bloke bakarrarekin egina dagoena. 1691eko setioan ere kalte handiak jasan zituen eta Glentworth kaperaren barnean oraindik kainoi bolak ikus daitezke.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
Iruditegia
- Alboko ikuspegia
- Aldarea