Andre Mariaren kapera (Baiona)
Andre Mariaren kapera eta ikastetxea (frantsesez Chapelle et collège Notre-Dame de Bayonne) Lapurdiko Baiona hiriburuan dagoen kapera bat da.
Andre Mariaren kapera | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Baiona |
Koordenatuak | 43°29′N 1°29′W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1834 |
Arkitektura | |
Kokalekua
Baiona Handia auzoko Douer karrikan dago, Montaut plazaren alboan.
Historia
1834an Baionako Andre Mariaren ikastetxea sortu zen, Udalak Gurutzearen Alaben ordenari neskei doaineko hezkuntza irakasteko baimena eman zienean. Ikastetxea Gaztelu Zaharraren alboan ezarri zen, gaur egungo Montaut plazan. Ondoren, erakundea handituz joan zen. 1839an langela eraiki zen eta 1845an aterpetxea. 1851an Udalak erakundeari neskentzako udal eskolaren titulua eman zion.
1860ean aurretik etxebizitza pribatu bat zegoen solairuan kapera eraiki zen. Eraikina unibertsitateko kapelauaren diru ondasunaren bidez osoki finantzatu zen.
- Atari gaineko irudia.
- Atariko irudia.
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Baiona |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.