Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Galarreta)
Andre Mariaren Jasokundearen eliza Donemiliagako Galarreta herriko eliza da. 1950eko hamarkadan, elizaren ganga erori zen, eliza hondoratua utziz.[1] Gaur egun erortzen ari da. 2014ko uztailaren 10ean XVII. mendeko kanpandorrea erori zen.
Andre Mariaren Jasokundearen eliza | |
---|---|
Galarretako elizaren hondakinak, dorrea erori baino lehen (2014ko uztailaren 10ean erori zen). | |
Kokapena | |
Koordenatuak | 42°54′N 2°22′W |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | katolizismoa |
Hasierako eliza XII. mendekoa zen, baina XVI. mendean bota zuten eliza errenazentista bat eraikitzeko.[2]
Bertako jatorrizko altzariak Gasteiz hiriburuko Babesgabeen Andre Mariaren elizara eraman zituzten, besteak beste XVIII. mendeko erretaula barroko zoragarria, gaur egun hiriburuko elizan ikusgai.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «El campanario de Galarreta se derrumba tras décadas de pasividad foral | Gasteiz Hoy» Gasteiz Hoy 2014-07-10 (Noiz kontsultatua: 2018-09-16).
- DONE JAKUE BIDEA FRANTZIAKO ERRESUMARA ZIHOAN POSTA BIDE ERREALETIK, Aguraingo kuadrilla.
Kanpo estekak
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.