Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Aretxabaleta)

Andre Mariaren Jasokundearen eliza Gipuzkoako Aretxabaleta udalerriko eliza nagusia da[1]. Herrigunean dago, Aretxabaletako udaletxearen eta Otalora jauregiaren artean.

Andre Mariaren Jasokundearen eliza
Aretxabaletako eliza, Otalora jauregiaren eta udaletxearen tartean.

Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAretxabaleta
Koordenatuak43°02′11″N 2°30′15″W
Map

    Historia

    Bedarretako San Migel eliza

    Antzinako herriko eliza San Migeli sagaratua zegoen eta Bedarretan zegoen, Aretxabaletako iparraldeko sarreran. Gaur egun hilerria da. Eliza hartatik mantentzen den elementu bakarra atari erromaniko ikusgarria da. Usadioaren arabera, eskualde honetako tenplu kristau zaharrena omen zen.

    Andre Maria Jasokundearen eliza

    Gaur egungo elizaren kokalekua herriko bi familia nagusien arteko liskarren ondorioz dator. Bata, Otatzu dorretxeko Arratabetarrak, jatorriz Artabe baserrikoak, besteak Otalora dorretxeko Otaloratarrak. Bi familia boteretsu hauen jabetzakoak ziren Arratabe jauregia eta Otalora jauregiaren artean lekua zegoenez, bi eraikin hauen artean gaur egungo eliza eraikitzea adostu zuten.

    XVI. mendean hasi zen eraikitzen eta XVII. mendean amaitu. Arrasateko San Frantzisko komentutik ekarritako harlanduz eraiki zen[2]. Habearte bakarra dauka eta kainoi erdiko gangek eusten dute sabaia. Kanpandorrea mende bat beranduago altxatu zen Francisco de Echanove eta Martin de Carreraren proiektua oinarri hartuta. Dorreak oinarri karratua du eta bi aldetara erlojuak ditu.

    Eraikinaren elementurik berriena ataria eta aurrealdeaz gain hegoaldeko horma ere artzen duen aterpea dira. Kalea baino beherago kokaturik dago eta maila gutxi batzuk jaitsi behar dira elizara sartzeko. Barnealdean Bedarretako eliza hartako kristoa eta Sailluente auzoko Ama Birjina daude[3].

    Iruditegia

    Erreferentziak

    1. «Aretxabaletako parrokia — Aretxabaletako Udala» www.aretxabaleta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
    2. «Aretxabaleta (Gipuzkoa) - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
    3. r01e00000ff26d4661aa470b88b07821bd8d58380, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2006-12-13). «Andre Mariaren Zeruratze parrokia (Aretxabaleta)» turismoa.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.