Andre Maria eliza (Tolosa)
Andre Maria eliza Pizkunde garaiko erlijio-eraikina da, Tolosako hirigune historikoan dagoena, Gipuzkoan. 1.630 metro koadroko azalerarekin, Gipuzkoako eliza handienetan bigarrena da, Donostiako Artzain Onaren katedralaren atzetik.[1]
Andre Maria eliza | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Tolosako hiri historikoa | |
Santa Maria elizaren ataria. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°08′18″N 2°04′15″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura Barrokoa neoklasizismoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 3 |
Kokalekua
Tolosako Alde Zaharrean dago, Andre Maria plazan, Oria ibaiaren ertzean eta Aranburu jauregiaren eta Errotaren alboan.
Eraikina
1501ean erre zen beste baten ordez zegoen eliza hau, XVI. mendearen bigarren erdian eraikitzen hacia eta XVII. mendean pizkundetar estiloan (1548). Baina XVIII.aren amaieran bukatua; hain justu, 1789ko urriaren 9an Joan Bazkardoren erretaula ederra irentsi zuen beste sute ikaragarri bat nozitu, eta gerora XIX. mendean Silvestre Perezen egitura jarri zen ordezko: jaspezko baldakino baten azpian aldare nagusi bat,1820an derrigorrezkoa zen bezala, guztia estilo neoklasiko batean. Jasokundearen koadro bat ere jarri zen, Antonio Zabala bergararrak margoturikoa. ta 1.630 metro karratuko azalera du. Saloi oinplanoa eta garaiera handiko hiru nabe eta gurutzaduraz faltsuzko gangak ere baditu, guztiak sei zutabe handiek eutsiak. Bataiategiko ataria XIII. mendean egina da eta berez San Esteban baselizakoa da, baina 1918an eliza honetara lekualdatua izan zen
Luzeran 59 m, zabaleran 34 m eta altueran 31 m neurtzen dituen Tolosako eliza handi horretan ikuslearen arreta erakartzen dute segurtasun arrazoiak direla eta 2 metro eta erdiko diametrora iristen diren eta astuntasun eta liraintasunik ezaren inpresioa sortzen duten Silvestre Perezen berritze lanean gizenduriko sei zutabeek. Altura bereko habearteak izar-itxurako gurutze-gangaz estalirik daude, habearte nagusian erdi-puntuko arkuak eta albokoetan arku zorrotzak daudelarik. Sei zutabe sendoz gain, karga botatzeko balio dute hormei itsatsiriko harroin erdiek ere. Erdiko habearteak 11’40 m neurtzen ditu, eta albokoek 6’63 m, luzeran 10’80 m-ko habearteekin.
Kanpoaldera, fatxadak atari ederra bistaratuz, dorreak eta Martin Karrerak (1761-1764) diseinatutako kanpai‑horma airosoak jadanik aldi barrokoan gaudela adierazten du. Baina alboetako hormak guztiz dira soilak “kolumnario” estiloan.
Barnealdeari dagokionez, erdialdeko erretaula bikaina du, bai eta alboetako hormetako margolanak ere. Estilo neoklasikoko eraldaketa hauek XIX. mendearen hasieran Silvestre Pérez arkitektoak sartu zituen.
Eliza hontara bisita gidatuak egin daitezke, horretarako aurretik Tolosako Turismo Bulegorekin kontaktuan jarri beharra dago.
- Santa Maria elizaren ikuspegia Oria ibaiaren pareko ertzetik.
- Ataria Santa Maria plazatik ikusita.
- Ataria.
- Alboko jolas-parkea.
- Aurrealdea.
- Teilatuaren egitura.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Urkizu Arsuaga, Itzea. Tenplu bat, historiari zabalik. Tolosaldeko Ataria, 2018-07-18, ataria.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Moldatu gabea (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
Kanpo estekak
- Andre Maria parrokiaren webgunea.