Andre Maria baseliza (Villabuena Araba)

Andre Maria baseliza Villabuena Araban dagoen Erdi Aroko eraikina da. Eusko Jaurlaritzak Balizko Arkeologia Gune gisa katalogatuta dauka.[1] 1959an zaharberritu zuten.

Andre Maria baseliza (Villabuena Araba)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAraba
Koordenatuak42°32′56″N 2°40′01″W
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIII. mendea

    Historia

    Jatorrian, Erdi Arokoa da, XIII.-XV. mendeetakoa, [2] erromanikotik gotikorako trantsizioko garaikoa. 1959an zaharberritu zuten. Bere jatorrizko garaitik gorde ditu leihate bat, ur bedeinkatuaren pilari eusten zion hagaburutxo bat, Andre Mariaren idulkiaren azpian zegoen harrizko friso bat eta haren irudia, bai eta sarrerako atea ere, arku zorrotzekoa. Andre Mariaren irudi hori XIV. mendekoa da, eta Villabuenako Andre Maria deritzo.[3]

    Erreferentziak

    1. https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/1997/07/9703599a.pdf
    2. «Andra Maria baseliza» Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema (Eusko Jaurlaritza) (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
    3. https://www.villabuenadealava.org/en/religious-architecture/

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.