Andre Maria Zuriaren plaza
Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza edo Plaza Zaharra (Mentirón plaza eta Merkatuaren plaza ere deitu izan zaio) hiriaren elkargune nagusienetako bat da. Bertan, Alde Zaharreko eta Zabalguneko kale esanguratsu askok bat egiten dute. Plaza begiratoki zuridun etxeek inguratzen dute, eta Gasteizko gudua (1813) gogoratzen duen monumentuak plazaren erdiko puntua seinalatzen du.
Andre Maria Zuriaren plaza | |
---|---|
Andre Maria Zuriaren plaza, ilunabarrean, plazaren behealdetik ikusita. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°51′N 2°40′W |
Arkitektura | |
Plaza honetan egiten dira hiriko ospakizun handienetako batzuk: Zeledonen jaitsiera eta igoera, eta Baskoniaren zein Alavesen kirol arrakasten ospakizunak, besteak beste.
XVII. mendean eraikia izan zen. 2007an plazaren eraberritzeari ekin zion Udalak, besteak beste plazako gune berdeak kenduz.
Plazaren goialdeko muturrean San Migel eliza dago. Plaza Berriaren alboan dago.
2012an eskultura berdea jarri zuten.
Historia
Gasteizko Udalak 1897eko abuztuaren 25ean onartu zuen plazaren egungo izena. Aurretik, beste izen asko izan zituen: Plaza Zaharra, Errege plaza, Merkatuaren plaza, Mentirón plaza eta Plaza Nagusia, besteak beste.[1]
Iruditegia
- Andre Maria Zuriaren plaza, ilunabarrean, plazaren goialdetik ikusita.
- Andre Maria Zuriaren plaza, 2007-2008ko eraldaketa baino lehen, plazaren goialdetik ikusita.
- Gasteizko gudua omentzeko monumentua.
- Andre Maria Zuriaren plaza, 1833an.
Erreferentziak
- Knörr, Henrike; Martínez de Madina Salazar, Elena. (2009). (PDF) Gasteizko toponimia I. Euskaltzaindia.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |