Andra Mari plazako olbeak

Andra Mari plazako olbeak Aguraingo Hirigune Historikoko arkupe berezi batzuk dira, eraikitako euskal ondare nabarmen gisa katalogatua daudenak[1].

Andra Mari plazako olbeak
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Aguraingo herrigune historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAgurain
Koordenatuak42°51′10″N 2°23′22″W
Map
Ondarea
EJren ondarea8

    Etimologia

    Olbea Agurainen gaztelaniaz gorde zen termino bat izan zen (las olbeas), ohol-beheak dira izatez. Beste olbea multzo bat ere bada Agurainen, San Juan plazan eta Zapatari kalean[2], baina Andra Mari plazako hauek desberdinak dira: arkupe hutsak dira, teilatuarekin, non eta beste olbeek gainean etxe eraikiak dituzten.

    Ezaugarriak

    Olbea edo arkupeak daude plazaren lau aldeetarik bitan, ipar eta hegoaldean. Arkupe landatarrak dira: egurrezko eta harrizko zutoinak, isurki bateko estalkiarekin, alboetako fatxadei pinoian atxikita. Estalki horien barne egitura egurrezkoa da, sendotasun handiagoa izateko habe egituratu batzuekin. Harroin gainean zuzen zurkaizten dira; harri asko berriak dira. Arkupeen barnealdean eserleku jarraiak dituzte; batzuek, hegoaldeko olbeetakoek adibidez, berriak dirudite[1].

    Andra Mari plaza, ipar aldeko olbeak ikusten direla.

    Erreferentziak

    1. «Arkupeak / Olbeas. Andra Mari plaza. Ondarea.» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).
    2. «Arkupeak / Olbeas. San Juan eta Zapatari. Ondarea.» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.