Andrés Tupac Amaru
Andrés Mendigure Tupac Amaru (c. 1763 - 1795) buruzagi matxino indigena bat izan zen, José Gabriel Tupac Amaruren iloba, Soratako setioa Pedro Vilca Apazarekin batera zuzendu zuena.
Andrés Tupac Amaru | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | La Paz, 1763 |
Herrialdea | Bolivia |
Heriotza | Madril, 1795 (31/32 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Aimara |
Jarduerak | |
Jarduerak | indigenous leader of the Americas (en) eta iraultzailea |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Rebellion of Túpac Amaru II (en) |
Biografia
Lehenengo erasoak arrakastarik eduki ez zuelarik, 1781eko maiatzaren 4an Sorataren bigarren setioa hasi zuen 20.000 indigenekin batera. Hiriko erresistentzia garaitzekotan, erreka defentsen aurka zuzendu zuten. Gregoria Apazarekin (Tupac Katariren arreba) zebilela eta, buruzagi aimararen laguntzan joan zen Sorata eskuratu ondoren (abuztuaren 4a).
Erregeordearen indultuaren eta Sicuaniko bakea sinatu ondoren (1782), salaketa berri batzuk zela eta atxilotua eta Espainiara bidalia izan zen. 10 urteko gartzela zigorra ezarri zioten, baita Perura inoiz itzultzeko agindua, 1784ko martxoaren 16ko epaiaren arabera.