Andrés Ruiz
Andrés Ruiz López (Sevilla, 1928 – Murtzia, 2009) espainiar antzerki-idazlea izan zen. Estetika errealista eta sozialarekiko konpromisoa erakutsi zuen bere lanetan, alderdi kritiko eta dokumentalak nabarmenduz, batez ere gerra ondorengo klase behartsuenei dagokienez. Bere bizitzako gorabeherek eragin handia izan zuten idatzi zituen antzezlanetan, batez ere konpromiso sozialak eta ideologia aurrerazaleak bultzatutako gertaerek. Azpimarratzeko obrak ditu, besteak beste, Pequeño retablo (1949, Erretaula txikia), A través de unas horas (1955, Ordu batzuetan zehar), La guerra sobre los hombros (1957, Gerra sorbalda gainean), La espera (1962, Itxaronaldia), Como un cuento de otoño (1964, Udazkeneko ipuin bat bezala), Réquiem por mi infancia (1970, Nire haurtzaroaren aldeko requiema), Rosas iluminadas (1982, Arrosa argituak), Los árboles bajo la luna (1983, Zuhaitzak ilargipean), Ocaña, el fuego infinito (1986, Ocaña, su amaigabea) eta Memorias de aquella guerra (1986, Gerra haren oroitzapenak).
Andrés Ruiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Andrés Ruiz López |
Jaiotza | Sevilla, 1928 |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Suitza |
Heriotza | Murtzia, 2009 (80/81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.