André Fougeron
André Fougeron (Paris, Frantzia, 1913ko urriaren 1a - 1998ko irailaren 10a) frantses pintorea izan zen.
André Fougeron | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | André Alfred Fougeron |
Jaiotza | Parisko 17. barrutia, 1913ko urriaren 1a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Amboise, 1998ko irailaren 10a (84 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta marrazkilaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Komunista |
andre.fougeron.monsite-orange.fr |
Biografia
Frantziako errealismo sozialistaren ordezkari garrantzitsuenetako bat izan zen. Bere artelanetan Europan gertatzen zenari buruzko iritzia islatzen zuen: Mort et faim, Espagne (1937, Heriotza eta gosea, Espainia) Espainiako Gerra Zibilari buruzkoan edo À mort la bête (1944, Piztia heriotzara) nazismoaren aurreko erresistentziari buruzkoan esaterako. 1948an Frantziako errealismo sozialistaren hasiera ezarri zuen lana aurkeztu zuen: Les Parisiennes au marché (Parisko emakumeak azokan). Arteetako Sari Nazionala lortu zuen 1946an.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.