André Dumas
André Dumas (Montauban, Frantzia, 1918ko abenduaren 7a - La Roche-sur-Yon, Frantzia, 1996ko ekainaren 23a) teologoa eta frantsesezko idazlea izan zen.
André Dumas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montauban, 1918ko abenduaren 7a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | La Roche-sur-Yon, 1996ko ekainaren 23a (77 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Francine Dumas (en) |
Familia | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculté de théologie protestante (Montpellier, France) (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | teologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Protestant Faculty of Theology in Paris (en) (1961 - 1984) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Protestantismoa |
Bizitza
Filosofia eta teologia ikasi zuen Montpellier, Paris eta Basileako unibertsitateetan. Ikasle kristauen elkarteko idazkaria, Paueko Eliza Erreformatuko artzaina eta Parisko Teologia Protestanteko Fakultateko filosofia eta etikako irakaslea izan zen. Réforme astekariko buru eta Esprit aldizkariko erredakzio-taldeko kide izan zen.
1975ean abortuari buruzko eztabaidetan hartu zuen parte, bere emazte Francine Dumasekin batera. Parisko Ikerketa Ekumenikoen Institutuan irakasle izan zen, eta protestanteen eta beste kristauen arteko elkarrizketa sortzen lan eskerga egin zuen, gainerako erlijioak albo batera utzi gabe.
Lan hauek idatzi zituen: Le Contrôle des naissances. Opinions protestantes (1965, Jaiotzen kontrola. Protestanteen iritziak), Croire et douter (1971, Sinesmena eta zalantza), Cent Prières possibles (1982, Ehun otoitz posible), L´Amour et la mort au cinéma (1983, Maitasuna eta heriotza zineman), Protestants (1987) eta Marie de Nazareth (1989).
Kanpo estekak
- (Frantsesez) DUMAS ANDRÉ (1918-1996), Encyclopaedia Universalis.
- (Ingelesez) André Dumas - Yad Vashem website
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.