André Dewavrin
André Dewavrin (Paris, 1911ko ekainaren 9a - Paris, 1998ko abenduaren 20a) frantses ofiziala izan zen.
André Dewavrin | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1945eko abenduaren 28a - 1946 - Henri Ribière (en) →
1945eko apirilaren 19a - 1945eko abenduaren 28a ← Jacques Soustelle
1940ko uztaila - 1943ko azaroaren 27a | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | André Lucien Charles Daniel Dewavrin | ||||||
Jaiotza | Parisko 16. barrutia, 1911ko ekainaren 9a | ||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||
Heriotza | Parisko 16. barrutia eta Paris, 1998ko abenduaren 20a (87 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Neuilly-sur-Seine Old Communal Cemetery (en) | ||||||
Familia | |||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | École polytechnique Collège Stanislas de Paris (en) Lycée Louis-le-Grand (en) | ||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | ingeniaria, militarra eta Frantziako Erresistentziako kidea | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Izengoitia(k) | Passy | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Adar militarra | Frantziako Lurreko Armada | ||||||
Gradua | colonel (en) | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Eskola Politeknikoko ikasle izan zen, eta ingeniari-taldeko kapitain. 1940an, Norvegian frantsesek eta britainiarrek izan zuten esku-hartzean parte hartu zuen. Urte horretan bertan De Gaulle jeneralaren aginduetara jarri zen, Passy ezizenarekin. Frantzia okupatuko informazio-zerbitzuko buru izan zen, britainiar Intelligence Service (IS) zerbitzuarekin elkarlanean. Ikerketa-zerbitzu bat sortu zuen, 1942an informazio- eta ekintza-bulego nagusi bihurtu zena (BCRA, Bureau Central de Renseignements et d'Action). BCRAren bidez, De Gaulle jeneralak Erresistentziaren ekintzak koordinatu zituen Frantzian. 1943an, BCRAk Zerbitzu Berezien Zuzendaritza Batzordea (DGSS, Deuxième Bureau de l'État-major général) osatu zuen Aljerian, Jacques Soustelle buru eta Passy laguntzaile tekniko zirela. 1944an, Passy Londresera itzuli zen, eta han Koenig jeneralaren estatu nagusiko buru izendatu zuten. Urte horretan bertan, zerbitzu berezitako buru bihurtu zen Ikasketa eta Ikerketa Zuzendaritza Orokorrean (DGER). 1946an utzi zituen bere karguak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.