André Derain

André Derain (Chatou, Frantzia, 1880ko ekainaren 10a - Chambourcy, Frantzia, 1954ko irailaren 8a) margolaria izan zen, fauvisten taldekoa. Senako ikuspegiak pintatzen hasi zen kolore hutsez. Fauvismoaren jarraitzaile nagusietako bat izan zen Derain.

André Derain

Bizitza
JaiotzaChatou, 1880ko ekainaren 10a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaGarches, 1954ko irailaren 8a (74 urte)
Hobiratze lekuaChambourcy
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Familia
AitaLouis Derain
Ezkontidea(k)Alice Derain (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Zientzien Akademia
Académie Julian (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, koreografoa, eskultorea, Irarlea, jantzi-diseinatzailea, eszenografoa, ilustratzailea, bitxi diseinatzailea, argazkilaria, artista grafikoa, grabatzailea, marrazkilaria, diseinatzailea eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Chambourcy
Chatou
Collioure
Martigues
Paris
Erroma
Espainia eta Londres
Lan nabarmenak
InfluentziakGeorges Seurat, Paul Gauguin eta Maurice de Vlaminck
KidetzaComité national de l'estampe (en) Itzuli
Mugimenduafauvismoa
kubismoa
Genero artistikoapaisaia margolaritza
erretratua
izadi hila
animal painting (en) Itzuli
genero-artea
margolaritza historikoa
biluzia
margolaritza erlijiosoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0220201 Musicbrainz: 74410cd5-5fba-46ed-b368-9ed7d97c6976 Discogs: 2236280 Edit the value on Wikidata

Biografia

Gurasoek ingeniaritza-ikasketak egin zitzan desio bazuten ere, Deraini gazterik sortu zitzaion margolaritzarako zaletasuna, eta hemeretzi urte zituela Parisa joan zen ikastera, Carriere eta Julian akademietan. 1900. urtean Maurice de Vlaminck margolaria ezagutu zuen eta hark bultzaturik buru-belarri margotzen hasi zen. Urte hartan bertan Chatoun lantegi bat hartu zuten errentan Vlaminckek eta Derainek, elkarrekin lan egiteko. Handik gutxira, ordea, nork bere bideari ekin zion: Vlaminckek «senak eraginik» margotu zuen; Derain, berriz, gogoetak eta kulturak erakarri zuten, museoetako arteak bereziki. Behin, Louvre museoan, Jean Puy frantses pintorearekin (1876-1960) margolanen kopiak egiten ari zela, Matisse ikusi zuen, eta txunditurik geratu zen haren lanaren askatasuna eta indarra ikusita. Gero soldadutza luzea izan zuen (1900-1904), eta denbora bitarte horretan ez zuen lan handirik egiterik izan. Derainen lehen obra garrantzitsua Le Bal des soldats izan zen (1903, Soldaduen dantza).

Garai horretatik aipagarria du, adibidez, Txanelak Pecqen (Paris, Arte Modernoko Museo Nazionala), indar handiz eta kolore nahasgabe bortitzez margotua. Gero, 1905eko udan, Colliouren egon zen, Matisserekin batera. Han egin zituen margolanetan erabili zuen teknikak, ukitu luze karratuek, Matisserena gogorazten du, baina Derainek lirismo distiratsu eta egikera ausart halako bat du, erabat biribildu gabea.

Paisaiak margotu zituen batez ere, eta urte hartako "Salon d'automne: cage aux fauves" ospetsuan jarri zituen ikusgai. Arnbroise Vollard artelanen salerosleak obra guztia erosi zion, eta Londresa joatea proposatu. Londresen Hyde Parkeko oihal famatuak egin zituen, eta Tamesisko kaien sail ikusgarria (Musee de 1'Annonciade, Saint-Tropez).

1907. urtetik aurrera aldatuz joan zen Derainen lagun eta harreman sarea; Chatou utzi, Vlaminckengandik aldendu, eta Montmartren jarri zen bizitzen, bere lagun berrien ondoan: Georges Braque, Max Jacob, Guillaume Apollinaire, Kees Van Dongen, Pablo Picasso. Kolorea erabat baztertu ez bazuen ere -Chatoun, Colliouren eta Londresen lortu zituen efekturik bizienak-, aurreko bidetik aldendu zen, Braquek garai hartan egin zuen bezala. Ez zitzaion kubismoari atxiki, baina handik aurrera, eta 1910 arte, gutxi gorabehera, gero eta gehiago egituratu zituen bere margolanak -Cassisko paisaiak (Troyes, P. Levyren emaitza), Bainu hartzaileak (1908, New York, Museum Of Modern Art, MOMA)-, Picassoren Deinoiselles d'Avignon margolanaren eraginez segur aski. Beste zenbait margolanek, hala nola Cagnesko zubia (Washington, Naitonal Gallery) edo Cadaquesko ikuspegia (1910, Basileako museoa), Cezannerenak dakartzate gogora. Derainen beste zenbait lanetan, berriz, jatorri desberdineko eragina antzematen da: XV. mendeko pintura italiar eta flandriarrarena (Leihoan zehar 1912, New York, MoMA), irudigintza herrikoiarena (I zaldttrta, 1914, Ermitage jauregia, San Petersburgo), Erdi Aroko pinturarena (Edaleak, 1913, Kabutoya museoa, Tokio).

Lehen Mundu Gerrak (1914-1918) pintore gazteak sakabanatu zituen eta kritikariengan eta jendearengan margolaritza nazional eta tradizionalerako halako joera bat sortu zuen, eta, hala, gerra ondorengo hamabost urteetan, Frantziako pintore bizi handientzat hartua izan zen Derain. André Salmon, Guillaume Apollinaire eta Elie Faurek, besteak beste, haren eklektizismoa goraipatu zuten; eta horixe da, hain zuzen, Derainen lanaren ezaugarri nagusia. Pixkana-pixkana gero eta ageriago azaldu zen museoetako kulturaren eragina Dereinen margolanetan eta teknikan: haren biluziek Gustave Courbet eta Pierre Auguste Renoir dakarte gogora; haren paisaiek Camille Corot (San Alaxinrino basilika, Paris, AMMN), Barbizongo eskola, baita Alessandro Magnasco XVIII. mendeko italiar margolaria ere (Bakanteak, 1954, Troyes, P. Levyren emaitza); eta haren erretratuek Bizantzio, Venezia, Espainiako pintura, edota Ingres, modeloaren arabera.

Urte batzuetan antzerkiko ikuskarietan inspiratu zen Derainen margotzeko era (Pierrot eta Arlekina, 1924, Walter-Guillaumeren emaitza, Paris), eta dekoratu eta jantziak diseinatu zituen, Errusiako Balletentzat besteak beste.

Derain irudigile bikaina zen eta zenbait liburu irudiztatu zituen: L'Enchanteur pourrissant (1909), Guillaume Apollinairerena, Œuvres burlesques et mystiques de Frère Matorel (1912), Max Jacobena, Mont de piété (1916), André Bretonena, eta Héliogabale ou l'Anarchiste couronné (1934), Antonin Artaudena.

Fauvismo aldi distiratsu baten ondoren, Derain margolaritza tradizionalera itzuli zen garai bertsuan, haren lagun Braque eta Picassok kubismoa sortu zuten. Baliteke arte mugimendu berri horri hasieran egion zioten harrera txarrak bultzatu izana, Derain beste norabide bat hartzera, tradizio neoklasikoari atxikia eta lehen urteetako bat-batekotasun eta indarretik aldendua. 1954. urtean hil zen, Garchesen.

Derainen obra Europa eta Estatu Batuetako museo handienetan aurki daiteke, eta hainbat bilduma partikularretan, hala nola Pierre Levyrenean (Troyesko Arte Modernoko Museoan gaur egun) eta Walter-Guillaumerenean (Musee de l'Orangerie, Paris).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: André Derain Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.