André Delvaux

André Delvaux (Lovaina, 1926ko martxoaren 21a - Valentzia, 2002ko urriaren 4a) belgikar zinema-zuzendaria izan zen.

André Delvaux
Bizitza
JaiotzaHeverlee (en) Itzuli eta Oud-Heverlee, 1926ko martxoaren 21a
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaValentzia, 2002ko urriaren 4a (76 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaVrije Universiteit Brussel (en) Itzuli
Bruselako Unibertsitate Askea
Royal Conservatory of Brussels (en) Itzuli
Hizkuntzaknederlandera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, film-muntatzailea, telebista zuzendaria, film screenwriter (en) Itzuli eta errealizadorea
Lantokia(k)Belgika
Jasotako sariak
KidetzaKoninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten (en) Itzuli

IMDB: nm0217974 Allocine: 5631 Allmovie: p87448 Edit the value on Wikidata

Zuzenbidea, germaniar filologia eta pianoko ikasketak egin zituen, eta bere lehen film luzea, Gizon kaskamotza, ia berrogei urte zituela zuzendu zuen. Hizkuntzalaritza eta musika izan ziren bere zinemaren oinarri nagusiak. Flandestar literaturako eskolak eman zituen, eta arte zinematografikoko irakasle izan zen, Belgikako Zinema Eskolan. Estetikako saiakera-idazle nabarmena zen, gainera; irudiari eta hotsari buruzko bere teorien froga praktiko gisa egin zituen film batzuk. 1960tik 1966ra bitartean, kultura-programak egin zituen telebistarako, Jean Renoir eta Federico Fellini zinemagileei buruzko sailak, besteak beste. Baina Gizon kaskamotza filmarekin egin zuen zinemarako jauzia. 1960ko hamarraldiko film berezienetako bat da, Johan Daisne abangoardiako idazlearen obraren egokitzapena. Filmak izan zuen arrakastari esker, Gau bat, tren bat egin zuen gero, eta harrezkero, europar zinemagile nagusietako bat bihurtu zen. Debutaz gero, nazioarteko kritikaren onespena izan zuen beti. Bere estilo narratibo soilak eta filmei darien errealismo magikoak guztiz xarmatu zituen europar zinemagileak. Oso zorrotza zen bere proposamenetan, denbora-tarte luzeak igarotzen zituen proiektu bat bukatu eta beste bati ekin baino lehen, eta horregatik hamabi bat film besterik ez zituen egin, zuzendari gisa egindako hogeita hamabost urtean. Lan nagusiak: Gizon kaskamotza (1965), Gau bat, tren bat (1968), Hitzordua Brayn (1971), Belle (1973), Eme erdi zakur erdi otso (1978), Woody Alleni, Europatik, maitasunez (1980), Benvenuta (1983), Babel Opera (1985).

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.