András Kornai
András Kornai (Budapest, 1957) hungariar hizkuntzalari matematiko bat da. János Kornai ekonomialariaren semea da. 1983an Matematikan doktoratu zen Eötvös Loránd Unibertsitatean, Budapesten, Miklós Ajtai tesi zuzendaria zuela. 1991n Hizkuntzalaritzan doktoratu zen Stanford Unibertsitatean, Paul Kiparsky tesi-zuzendaria zuela.
András Kornai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Budapest, 1957 (66/67 urte) |
Herrialdea | Hungaria |
Familia | |
Aita | János Kornai |
Hezkuntza | |
Heziketa | Eötvös Loránd University (en) 1983) Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Miklós Ajtai (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta hizkuntzalaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Budapesteko Teknologia eta Ekonomia Unibertsitateko Aljebra saileko irakaslea da, non kode irekiko hungarieraren analizatzaile morfologiko baten garatze-lanetan diharduen. Human Language Technologies ikerketa-taldeko kidea da bertan.
Bere ikerketa-eremuen artean, matematikarekin erlazionatutako lengoaia naturalaren prozesamendua, ahots sintesia eta OCRa daude, besteak beste[1].
2018ko azaroak 6an Bilbon izan zen Soziolinguistika Klusterrak antolatutako jardunaldietan, hizkuntzen heriotza digitalari buruzko hitzaldia ematen[2].
Liburuak
- Oxford International Encyclopedia of Linguistics. 4 liburuki, Oxford University Press, 2003, ISBN 978-0-19-513977-8.
- Proceedings of the HLT-NAACL Workshop on the Analysis of Geographic References. Beth Sundheimekin. Association for Computational Linguistics, 2003, ISBN 1-932432-04-3.
- Extended Finite State Models of Language (editorea). Cambridge University Press, 1999, ISBN 0-521-63198-X.
Aukeratutako artikuluak
- Digital language death. András Kornai. PloS one aldizkarian argitaratua 2012[3].
- Parallel corpora for medium density languages. Dániel Varga, Péter Halácsy, András Kornai, Viktor Nagy, László Németh, Viktor Trón. Amsterdam Studies In The Theory And History Of Linguistic Science Series 4, 2007[4].
- HunPos: an open source trigram tagger. Péter Halácsy, András Kornai, Csaba Oravecz. Proceedings of the 45th annual meeting of the ACL on interactive poster and demonstration sessions, 2007[5].
- Dynamics of conflicts in Wikipedia. Taha Yasseri, Robert Sumi, András Rung, András Kornai, János Kertész. PloS one aldizkaria, 20012[6].
Erreferentziak
- «Andras Kornai's Home Page» kornai.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
- Berria.eus. ««Hizkuntza askok ez bezala, osasun digital ona dauka euskarak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
- (Ingelesez) Kornai, András. (2013-10-22). «Digital Language Death» PLoS ONE 8 (10): e77056. doi: . ISSN 1932-6203. PMID 24167559. PMC PMC3805564. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
- [eprints.sztaki.hu/7902/1/Kornai_1762382_ny.pdf SZTAKI Publication Repository. ].
- [eprints.sztaki.hu/7909/1/Kornai_196394_ny.pdf SZTAKI Publication Repository. ].
- (Ingelesez) Yasseri, Taha; Sumi, Robert; Rung, András; Kornai, András; Kertész, János. (2012-06-20). «Dynamics of Conflicts in Wikipedia» PLoS ONE 7 (6): e38869. doi: . ISSN 1932-6203. PMID 22745683. PMC PMC3380063. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).