Andosilla
Andosilla[3] ([anðos̺iʎa]) Nafarroako hego-mendebaldean dagoen udalerria da, Lizarrerria eta Erriberan kokatutakoa. Nafarroako hiriburutik 76 kilometrora dago.
Andosilla | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Eskualdea | Goi Erribera | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Andosilla | ||||||||||
Alkatea | José Manuel Teres Azkona (UPN) | ||||||||||
Posta kodea | 31261 | ||||||||||
INE kodea | 31015 | ||||||||||
Herritarra | andosillar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°22′37″N 1°56′31″W | ||||||||||
Azalera | 51,51 km² | ||||||||||
Garaiera | 306 metro | ||||||||||
Distantzia | 76 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.882 (2023: 64) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 55,85 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 19,22 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 39,56 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 75,48 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 11,55 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 4,20 (2018: %2,88) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.andosilla.net |
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Lizarrako merindadearen hegoaldeko muturreko herria da. Ega ibaiak herri zeharkatzen du, eta herria ibai honen ezkerraldean dago. Herrira heltzeko N-122 errepidea hartu behar da Lizarra-San Adriango norabidean.
Andosillako herri mugakideak, honakoak dira: Iparraldean Lerin, hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa eta San Adrian, ekialdean Faltzes eta Azkoien eta mendebaldean Sartaguda.
Klima eta landaredia
Klima eta landaredia mediterranear motakoak dira. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 400 eta 450mm bitartekoak dira. Orokorrean nahiko euri gutxi egiten du (50-60 egun baino ez urte osoan), eta prezipitazioak ugariagoak izaten dira udaberri eta udazkenean. Udak oso lehorrak izaten dira, ekaitzen batek utzitako euriaz gain, ia ez du euririk egiten, eta iparreko zierzo haizeak gogor jotzen du urte osoan zehar (haizearen eragina nabariagoa da neguan dena den).
Nekazaritza eta abeltzaintzaren hedapenak ia erabat desagerarazi dute Andosilla gizakien agerpenaren aurretik estaltzen zuen jatorrizko landaredia. Gaur egun 44 hektarea makal baino ez dira geratzen. Horrez gain, XIX. mendetik aurrera birlandaturiko 45 hektarea pinu daude.
Estazio meteorologikoa
Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 309 metrora, Nafarroako gobernuak 1991ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Auzoak
El puente, La villa, El regadío, Barrio de Santa Cruz, Las conejeras, El Barranco eta Las Eras herriko auzoak dira.
Demografia
XX. mendean zehar goranzko joera ahula izan zuen populazioak, baina bigarren erdialdean 2.500 biztanleen inguruan egonkortu zen. XXI. mendeko lehen hamarkadan, berriz, hazkunde esanguratsua gertatu zen.
Andosillako biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 437 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %15,57a (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).
Politika
Udaletxea
Udalerriaren gunerik garaienean dago, eta XVIII. mendean altxatu zen. Udaletxeak gaur duen itxura, Victoriano del Val arkitekto laguntzaileak 1956ean zuzenduriko eraberritze lanen ondorio da. Udala alkatea eta hamar zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: San Cosme plaza, 1
Udal hauteskundeak
Andosillako alkatea PSN alderdiko Juan Enrique Sanzo Andrés atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko hamaika zinegotzietatik bost lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak. Baliogabeko botoak 11 izan ziren (emandako guztien %1,91a) eta zurizko 7 boto izan ziren (botoen %1,24a). Abstentzioa %15,67koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
PSN | 692 | 5 |
UPN | 484 | 4 |
Nafarroa Bai | 170 | 1 |
CDN | 165 | 1 |
EKA | 15 | 0 |
2011n UPN izan zen nagusi (6 zinegotzi) eta alkate José Manuel Teres Azkona aukeratu zuten; PSNk 5 lortu zituen eta CDNk bat ere ez.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
UPN | 695 | 6 |
PSN | 582 | 5 |
CDN | 86 | 0 |
Alkateak
Hauek izan dira Andosillako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1983 | ||
1983 | 1987 | ||
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
Manuel Osorio | 1999 | 2003 | UPN |
Manuel Osorio | 2003 | 2007 | UPN |
Juan Enrique Sanzo | 2007 | 2011 | PSN |
Jose Manuel Teres Azcona | 2011 | 2015 | UPN |
Jose Manuel Teres Azcona[5] | 2015 | 2019 | UPN |
Francisco Javier Sanz Itarte[5] | 2019 | Jardunean | PSN[6] |
Azpiegitura eta garraioak
Autobuses Olloqui
Autobuses Olloqui autobus konpainiak Andosilla Calahorrarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
Kultura
Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Andosilla eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,31k zekien euskaraz hitz egiten.
Jaiak eta ospakizunak
Andosillako jaiak urtarrilaren 20an ospatzen dira San Sebastianen omenez, eta irailaren 7tik irailaren 13ra Cercako Ama Birjinaren omenez. Horrez gain, iraileko lehen astean zehar "Gazteriaren jaiak" antolatzen dira.
Andosillako Pasioa
Urtero, 1991. urtean hasita, Jesusen gurutzefikapen eta viacrucisaren antzezpena burutzen dute Andosillatarrek "Marcha Joven" izeneko taldearen eskutik. Antzezpena Ostiral Santuan hasten da herriko kaleetan, eta kaleak, kristo ondorengo 33. urteko Jerusalemen antzera apaintzen dira.
Egun horretan bertan, arratsaldez, Hileta Santuaren prozesioa egiten da, herritarrek gainean eramaten dituzten hainbat irudi erlijioso kalera ateraz. Irudi hauetako batzuk, gurutzefinkatzearena esaterako XVI. mendekoak dira. Azkenik, Berpizkundeko igandean, Topaketaren prozesioa antolatzen da, Jesusen piztuera ospatzeko.
Ondasun nabarmenak
- San Julian eta Santa Basilisa eliza: Errenazimendu estiloko eraikina da. Kanpoaldean portada nagusia eta parrokiaren oinetatik altxatzen den dorrea dira aipagai.
- Gurutze Santuaren baseliza: Antzinako Resa izeneko herrixka erromatarraren kokalekuan dago. Urtero, maiatzaren 3aren hurbilen dagoen igandean baselizarako erromeria antolatzen da. Gaur egungo baseliza eraikin berria da, jatorrizko baseliza 1970eko hamarkadan egondako sute baten ondorioz suntsitu zelako.
- Cercako Ama Birjinaren parrokia: Parrokia barruan, izen bereko Ama Birjinaren irudia eta Gurutze Santuaren irudia daude.
- Resa herria
Herri senidetuak
Andosilla Errioxako Arnedorekin dago senideturik 1989. urteaz geroztik.
Andosillar ezagunak
- Eustaquio Díaz de Rada (1815-1874), militarra.
- Victor Urrutia (1945-2017), soziologo eta politikaria.
- Josu Pardo (1960-), PSNko politikaria.
- Aitor Aldeondo (1975-), Errealaren futbolaria.
- Carlos Gurpegi (1980-), Athleticen futbolaria.
- Rubén Azkona (2001-), futbolaria.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
- «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
Ikus, gainera
- Nafarroako udalerrien zerrenda
- Erribera Garaia
- Lizarrako merindadea
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Andosillako udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Andosillari buruzko argazkiak.
- (Gaztelaniaz) Andosillari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Alde Zaharra Amado Alonso kaletik ikusia Google Street View-n.