Andoni Olariaga
Andoni Olariaga Azkarate (Berriz, Bizkaia, 1984) filosofoa eta idazlea da.
Andoni Olariaga | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Berriz, 1984 (39/40 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesia | Erlatibismoa eta Egia-ostea: Margolisen pragmatismo amerikarretik abiatuz erlatibismoaren ulerkera erlazionalistari kritika eta errealismo konstruktibistaren defentsa |
Tesi zuzendaria | Ekai Txapartegi Joxe Azurmendi |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Iratzar Fundazioa |
![]() |
Ibilbidea
Filosofian doktorea da. UEUko Filosofia Sailburua izan zen bi urtez eta "Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan" graduondokoa sustatu zuen. Lapiko Kritikoa kolektiboko partaidea eta HAUSnART aldizkariko zuzendaria izan da. Egun Iratzar Fundazioan lan egiten du.[1] Garan kolaboratzaile gisa artikuluak idatzi zituen (2011-2013). Artikuluak idatzi ditu hainbat hedabidetan: Uztaro, Jakin, Hegats. Doktorego tesia idatzi zuen "Erlatibismoa eta egia-ostea. Margolisen Pragmatismo amerikarretik abiatuz erlatibismoaren ulerkera erlazionalistari kritika eta errealismo konstruktibistaren aldezpena" izenburupean. [2]
Lanak
Bakarka
- Modernitatearen auziaz, Jakin, 2009, Jon Jiménezekin batera.
- Erlatibismoaren egiak. Konstruktibismoa, egia-ostea, postmodernismoa eta beste mamu batzuk. UEU. 2019.
- Euskal matxinada. Genealogiak eta egungo eztabaidak, Iparrorratza Saila 1., Txalaparta, 2020.[3]
Kolaborazioak
- Koordinatzailea eta idazlea: Euskal Herriko pentsamenduaren gida, UEU, 2012,
- Artikulua. Euskal Estatuari bidea zabaltzen. Iparhegoa. 2013.
- Beste egilekin batera: Independentzia helburu, Txalaparta, 2015.
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.