Andoaingo Txirrindulari Eskola
Andoaingo Txirrindulari Eskola, Andoainen 1984ko irailaren 12an sortu zen txirrindulari zale eta guraso talde baten eskutik, Arrate frontoian egindako bilera baten ondoren. Honako hau izan zen lehen Zuzendaritza Batzordea:
- Lehendakaria: Jose Maria Zubillaga
- Idazkaria: Luis Benitez
- Diruzaina: Jesus Juaristi
- Ahaldunak: Jose Luis Barberena, Iñaki Arin, Jose Antonio Beneitez, Ignacio Garmendia y Martin Izagirre.
2009 denboraldian, 30 txirrindulari inguru eta 15 entrenatzaile-zuzendari ari dira eskolan . Bertatik, urte guzti hauetan 800 txirrindulari inguru pasa dira eta horietatik, gerora, asko zuzendari edo entrenatzaile modura ere gelditu izan dira eskolan. Zoritxarrez, txirrindularitzan ohikoa den bezala, oso emakume gutxik parte hartzen du konpetizioan, eta une honetan bat bera ere ez badugu, izan dira garaiak bi eta hiru izan direnak batera, eta urte guztietan pasa dira Eskolatik hamarren bat.
Txirrindulari Eskolaren helburua, gazteak, txirrindulari izaten irakastea da. Hala ere, giza heziketa eta ikasketetan dituzten emaitzak ere arduratzen ditu Eskolako arduradunak. Euskararen erabilera oso altua da, ia %100, txirrindulari eta entrenatzaile ia guztiak euskara menderatzen dute.
Gazteak 9 urterekin sartu litezke eskolan, eta 14 urte bitarte, eskolarteko kirolean parte hartzen dute txirrindulari lasterketetan, benjamin, alebin eta infantil mailatan. Ondoren kirol federatuan sartzen dira kadete eta jubenil mailatan. Eskolak ez du afizionatu mailako talderik, baina jubeniletatik aurrera jarraitu nahi duten gazteei laguntza eskaintzen die eskolak talde afizionatua aurkitzen, eta ondoren, beraiek hala nahi badute entrenamenduetan ere.
Lasterketak martxoaren hasieran hasten badira ere, gazteak urria bukaera aldera hasten dira entrenamenduetan, gimnasia, mendia… noski talde bakoitza bere mailari dagokion prestakuntza fisikoa egiten du, eta beti entrenatzaileen zuzendaritzapean.
Denboraldiaren hasieran, infantil mailatik goragoko txirrindulari guztiek, ezinbestez azterketa medikua pasatzen dute kirol medikuntzako zentro batean, esfortzu proba, elektroak, analisiak… eta urtean zehar ere kirol medikuak jarraipen bat egiten die.
Gazteenak, benjamin, alebin eta infantilak bizikleta gainean urtarrilaren hasieran hasten dira, hasieran, gazteenak, txirrindua dominatzen ikasten dute, ginkanak eta abar egiten, helduxeagoak direnak rodilotan ibiltzen dira fondoa hartzen, aurrerago errepidean eta taldean ibiltzen ere erakusten zaie. Errepidean egiten diren entrenamendu guztiak, beti entrenatzaile-zuzendariak eta zenbait gurasok lagunduta egiten dira.
Kadeteak eta jubenilak, abendu bukaeran hasten dituzte errepideko entrenamenduak, hauek ere gaztetxoak bezalaxe, zuzendarien laguntzarekin ateratzen dira.
Txirrindulari Eskolak, Gipuzkoa mailan lasterketa ugari antolatu ditu, Gipuzkoako erlojuaren kontrako txapelketak, Espainiako ekipotako erlojuaren kontrako txapelketa, Euskal Bizikletako etapa bat…
25. Urteurrena
2009an, 25 urte bete ditu eskolak .
Hasiera batean, Benjamin, Alebin eta Infantil kategoriatan bakarrik zituen taldeak, gerora etorriko zir en Kadete eta Jubenilak.
Hasierako txirrindulariak 17 izan ziren, eta lehen lasterketa, Donostiako San Migel Patronatuan egindako lasterketan parte hartu zuten:
Benjaminak: Emaitz Izagirre eta Galo Corto
Alebinak: Santiago Mujika, Alberto Arratibel, Unai Otamendi, Ixitxo López de Sabando, Mikel Erro eta Aitor Agirre
Infantilak: Andoitz San Sebastian, Imanol Rezola, Tomas Martinez, Daniel Martinez, Jose Tomas Parron, Francisco Javier Navarro, Aitor Weill, Karmele Zubillaga eta Jon Zubeldia
Beste lasterketa batzuk
Andoaingo Txirrindulari Eskolak, txirrindularekin zer ikusia duen ekintza ezberdinak ere antolatzen ditu, Santakrutz eta San Joan jaietan , 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzako bizikleta festa antolatzen du, orain arte, guztietan parte hartze handia izan da 200-300 haur guztietan. Oso ekitaldi arrakastatsua izaten da. Eta 2008 ko Santakrutzetan lehenengoz antolatu zuen katerik gabeko bizikleta lasterketa, bertan berrogeita hamarren bat parte hartzaile izan ziren eta tartean Abraham Olano, eta ekitaldi hau ere oso arrakastatsua izan zen.
Nazio arteko Ziklo-kros lasterketa bat ere antolatu izan zuen hamahiru urtetan Txirrindulari Eskolak, bertan ziklo-krosean espezialistak ziren txirrindulari ezagunen artean, errepideko profesional mailako txirrindulari ezberdinak ere parte hartu izan zuten: Claudio Chiapuci, Abraham Olano, Marino Lejarreta, Stephen Roche, Laudelino Cubino, Alvaro Pino…
Web orrialdea
2009. urtean 25. urteurrenarekin bat, web orrialdea sortu zuen Andoaingo Txirrindulari Eskolak.