Andoain

Andoain Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da. Donostialdea, Buruntzaldea eta Beterri eskualdeetakoa. Donostia hiriburutik 14 km hegoaldera dago. 14.827 biztanle zituen 2016an eta 27,4 km² ditu.

Andoain
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Andoain udalerriaren ikuspegia urrutira.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaDonostialdea
Izen ofizialaAndoain
AlkateaAndoni Alvarez Lete (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea20.140
INE kodea20009
Herritarraandoaindar
Ezizenahontzak
Kokapena
Koordenatuak43°13′06″N 2°01′12″W
Map
Azalera27,4 km²
Garaiera65 m
Distantzia14 km Donostiara
Demografia
Biztanleria14.555 (2023)
51 (2022)
alt_left 7.389 (%50,8) (%49,8) 7.248 alt_right
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 5,36
Zahartze tasa[1]% 11,25
Ugalkortasun tasa[1] 47,8
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,93 (2011)
Genero desoreka[1]% 5,4 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 11,74 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 49,16 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 21.6 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 38.51 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1614 (juliotar egutegia)
Webguneahttp://www.andoain.eus

Geografia

Hidrografia aztertuz. Oria ibaiak eta haren ibaiadar Leitzaranek herrigunea zeharkatu eta bertan elkartzen dira, Santa Krutz baselizaren ondo-ondoan. Leitzaran ibaiak, bestalde, balio ekologiko handiko harana sortzen du Leitzaraino iristen dena; hortik datorkio Leitzaran (Leitza-haran) izena.

Orografiari dagokionez, Buruntza (441 m) mendia herriaren iparraldean dago eta Adarra (819 m) ekialdean.

Udalerri mugakideak

Andoainek udalerri mugakideok ditu: Urnieta, ekialdean; Zizurkil eta Aduna, mendebaldean; Lasarte-Oria eta Zubieta, iparraldean; eta Amasa-Villabona eta Elduain, hegoaldean.

Andoaingo kale nagusia goiko partetik ikusita.

Auzoak

  • Alde Zaharra: garai batean herriko merkataritzako gune nagusia, egun denda gutxi gelditzen dira, biziberritzen ari bada ere. Nahiko berrituta dago jada. 660 biztanle (2008).
  • Zumea: auzune zaharrenetariko bat. Egun populazio handia biltzen du. 2000 biztanle inguru ditu. Andoaingo zabalgunea osatzen duten bi auzoetako bat da (Etxeberrietarekin batera).
  • Etxeberrieta: Algodonera lantegiaren inguruan sortutako auzoa, langileentzat sortu zena. Gaur egun bizitegi-auzoa da, eta auzoaren izenari men eginez, etxe berri ugari daude. 2.200 biztanle inguru ditu (2013). Andoaingo zabalgunearen zati da egun (Zumearekin batera), eta oraindik ere etxebizitza berriak eraikitzen ari dira.
  • Geltoki auzunea: auzo berria da. 400 biztanle (2013). Andoaingo auzo berrienetakoa da.
  • Leizotz: baserri auzoa. 232 biztanle (2013). Andoaingo auzorik zabalena da,
  • Buruntza: baserri auzoa. 157 biztanle (2008).
  • Sorabilla: bizitegi-auzoa, errepidearen inguruko aldea, familia bakarreko etxez beterik dago, eta gainerakoa landa-auzoa da. Errepidearen inguruko gunean 831 pertsona bizi dira, eta baserrietan, sakabanaturik, 170 gehiago. Orotara 1001 biztanle (2013).
  • Karrika: langile auzoa. Etorkin ugari bizi da bertan. 700 biztanle inguru (2013).
  • Goiburu: baserri auzoa, nahiz eta trenbide aldean dagoenez nahiko urbanizatuta egon. 146 biztanle (2013).
  • Erdialdea: Bertako etxe asko 1950. eta 1970. urteeen artean eraiki ziren, muino txiki batean dago, baita beste muinotxo baten magalean ere. Bertan hiriko eraikinik garaienak daude. 2013an, 7.500 biztanle inguru zituen.

Historia

Andoaingo pilotalekua, 1937.

Antzinaroko aztarnak ugariak dira Buruntzan (Burdin Aroko herrixka) eta Adarra inguruetan (megalitoak).

1345ean eman zion Gaztelako erregeak herri izaera Andoaini. Ahaide nagusien arteko gerran, oinaztarrek herria erre zuten.

Industrializazio berantiarra izan zen eta 1950eko hamarkadara arte ez zen industria nabarmenik herrian. Geroztik industria kimikoa (Kamika) eta papergintza-lantegiak (Sikapal) izan dira.

Espainiako Gerra Zibilean borroka gogorrak izan ziren Belkoain mendian eta egun lubakiak daude han.

Ekonomia

Nekazaritza eta zerbitzuen gainetik, industria da orain udalerriko jarduera nagusia (metalurgia, papergintza, kimikoa). Lanean ari den populazioaren erdiak baino gehiagok industrian dihardu eta herena inguruk zerbitzuen sektorean.

2017an honela banatzen ziren jarduera ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren % 0,2; bigarren sektorea % 45,5; hirugarren sektorea % 49,2; eraikuntza % 5,1.[4]

Demografia

2019an herriak 14.945 biztanle zituen. Horietatik % 22,96k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotako herritarrak % 7,5 ziren.[4]

Biztanleriaren bilakaera

Andoaingo biztanleria

Unable to compile EasyTimeline input:

EasyTimeline 1.90


Timeline generation failed: 1 error found
Line 29: text:2022

- BarData attribute missing. Specify either 'bar' of 'barset'.

 



Datu-iturria: www.ine.es

Politika

Udal hauteskundeak

2019ko udal hauteskundeetan EH Bildu garaile izan zen berriro ere, baina PSE-EEk eta EAJk bat egin zuten Maider Lainez alkate izendatzeko.

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EH Bildu koalizioko (boto gehien bildu zuen zerrenda) Ana Karrere hautatu zuten alkate, EAJk eta PSE-EEk elkar hartuta PSE-EEko Maider Lainez hautatzeko akordioak huts egin eta gero.[5]

2007ko hauteskundeetan, PSE-EE/PSOE izan zen alderdirik bozkatuena, 8 zinegotzi lortu zituen. Horren atzetik, EAJk 4 zinegotzi lortu zituen; Ezker Batua-Aralar koalizioak 2, PPk bezala; eta azkenik EAk zinegotzi bakarra lortu zuen. EAE-ANVren hautagaitza legez kanporatu zuten. Hala ere, hauteskundeetara aurkeztu zen, legez haien botoak baliogabetzat jo baziren ere. Boto horietan oin hartuz, zinegotziak aldarrikatu zituen alderdi ekintzaleak.

Andoaingo udalbatza

Alderdia

2023

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
8 / 17
2.886 (% 44,63)
7 / 17
2.823 (% 38,52)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE / PSOE)
5 / 17
1.649 (% 25,5)
5 / 17
1.941 (% 26,49)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 17
1.178 (% 18,21)
4 / 17
1.623 (% 22,15)
Elkarrekin Podemos
1 / 17
432 (% 6,68)
1 / 17
663 (% 9,05)
Datuen iturria:
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateak

Hauek izan dira Andoaingo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[6]
Jose Antonio Perez Gabarain[6] 1979 1983 Euskadiko Ezkerra
Francisco Irigoras 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Carlos Sanz Diez de Ure 1987 1991 Euskadiko Ezkerra
Pilar Collantes 1991 1995 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Jose Antonio Perez Gabarain 1995 1999 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Jose Antonio Barandiaran Ezama 1999 2003 Euskal Herritarrok
Jose Antonio Perez Gabarain 2003 2007 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Jose Antonio Perez Gabarain 2007 2009 a Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Estanislao Amutxastegi Arregi 2009 2011 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Ana Karrere Zabala 2011 2015 Bildu
Ana Karrere Zabala[6] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Maider Lainez Lazcoz[6] 2019 2023 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Andoni Alvarez Lete 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Kultura

Andoaingo Bastero Kulturgunean, urtean osoan, musikari, zinemari, kulturari eta arteari lotutako kontzertu, jarduera, hitzaldi eta ikastaroak egiten dira.

Bertako aldizkaria, inguruko udalerrietakoa ere badena, "Aiurri" da.

Euskara

Andoaingo euskalkia Beterriko euskarari[9][10] dagokio. Gipuzkoa erdialdeko euskalkia esangura handikoa gertatu da euskararen ibilbidean, besteak beste, bertan oinarritu delako, gehienbat, euskara batua. Beterriko euskara da ardatza, eta horrek osatzen du erdiguneko azpieuskalkia, baina Gipuzkoan hizkera asko bereiz daitezke. Erdialdeko euskaran hiru eremu nagusi bereiz daitezke: Erdigunekoa (Beterri), Sortaldekoa (Nafarroako Basaburua, Imotz, Larraun eta Araitz-Betelu eta Gipuzkoako Bidasoaldea) eta Sartaldekoa (Goierri eta Urolaldea). 2021ean herritarren % 57,03 euskalduna zen.[4]

Musika taldeak

Musika talde ugari sortu dira Andoainen, hala nola:

Jaiak

  • Santakrutzak: apiril bukaeraren eta maiatz hasieraren bitartean, Santa Krutz egunaren inguruan (maiatzak 3)
  • Sanjuanak: ekain bukaeran, Donibane jaiaren inguruan (ekainak 24)
  • Inauteriak: otsail edo martxoan
  • Karrika: uztail erdialdean
  • Etxeberrieta: uztail amaieran, San Inazio egunaren inguruan (uztailak 31)
  • Sanestebanak (Goiburu auzoko jaiak): abuztuaren hasieran
  • San Roke (Buruntza auzoko jaiak): abuztuaren 16aren inguruan, hots, San Roke egunaren inguruan
  • Sorabilako jaiak: irailaren hasieran

Kirola

Herriak bi futbol talde ditu: Euskalduna (Euskalduna Andoaindarra), ospetsuena, eta Ontzerri.

Eskubaloiko taldea ere bada herrian, aski ezaguna: Leitzaran Eskubaloi Taldea.

Beste kirol-talde batzuk: Andoaingo Bertxin A.F.T. eta Buruntza Areto Futbola; Andoaingo Txirrindulari Eskola, Leitz K.K.E elkartea, Leizaur Zikloturistak (txirrindularitza); Leitzaran Boleibol Taldea (boleibola); Andoaingo Judo Taldea (judoa); Zumeatarra K.E. (atletismoa); Andoaingo La Salleko Gazteleku eskupilota K.T.; Agustin Leitza Xake Taldea; Andoaingo Kirol Elkartuen Kluba (igeriketa eta gimnasia); Euskalduna Mendigoizale Taldea (mendizaletasuna eta neguko kirolak); Ontza K.E. (ehiza eta arrantza).

Ikastetxeak

Ondasun nabariak

Andoaingo pilotalekua, 1937.

Andoaindar ospetsuak

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Andoaindar ospetsuak»

Herritar ospetsuen artean, aipatzekoak ditugu Agustin Lei­tza, Peruko Kapitain Generala, Aita Manuel Larramendi filologo eta jesuita, Martin Ugalde kazetari eta idazlea, Joseba Arregi eta Joseba Egibar politikariak, Anjel Alkain aktorea, Aitor Mendiluze bertsolaria eta Juana Josefa Zipitria Barriola (Ama Kandida) Jesusen Alaben Fundatzailea.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.